Errepideko txirrindularitza: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
tNo edit summary |
||
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
Badira hala ere hainbat lasterketa ez direnak [[UCI ProTour]]aren barruan, hala [[Euskal Bizikleta]] Euskal Herrian, [[Portugalgo Itzulia]] eta beste hainbat [[Txirrindularitzako Klasiko]] eta Kriterium. |
Badira hala ere hainbat lasterketa ez direnak [[UCI ProTour]]aren barruan, hala [[Euskal Bizikleta]] Euskal Herrian, [[Portugalgo Itzulia]] eta beste hainbat [[Txirrindularitzako Klasiko]] eta Kriterium. |
||
== Txapelketa nagusiak == |
== Txapelketa nagusiak == |
13:13, 7 azaroa 2019ko berrikusketa
Errepideko txirrindularitza txirrindularitzaren barnean hau praktikatzeko modu bat da. Errepideetan ospatzen da errepideko bizikleta bat erabiliz. Errepideko Txirrindularitza praktikatzeko ohitura mundu osoan dago, baina bereziki Europako hainbat herrialdetan, Italia, Belgika, Herbehereak, Espainia, Frantzia edo Alemania esate baterako, nahiz eta azken hamarkadetan Amerika, Asia eta Afrika txirrindularitzak gorako joera duen.
Lasterketan parte hartzen duten txirrindularien helburu nagusia, aurretik adostutako ibilbidea ahalik eta azkarren egitea, hau da, helmugara iristen lehena izatea.
Ibilbideak mota ugarikoak izan daitezke, luzeak, motzak, lauak, menditsuak, goi mendikoak, mendi koxkorrekoak etab.
Lasterketen iraupena
- Egun bakarreko lasterketak: Aurretik adostutako ibilbidea lehen amaitzen duena izango da irabazlea.
- Egun bat baina gehiagoko lasterketak: Lasterketa hauek etapa bat baina gehiagokoak izaten dira. Etapa bakoitzak egun bakarreko lasterketa batek bezala irabazle bat du; baina, lasterketa hauetan garaipena lortzen duena sailkapen orokorreko burua izaten da, hau da, etapa guztien buruan, pilatutako denbora gutxien duena.
Lasterketa motak
- Egun bakarreko lasterketa edo Klasikoa
- Kriterium-a
- Bakarkako Erlojupekoa
- Taldekako Erlojupekoa
- Etapakako lasterketa
Txirrindulari motak
Normalean errepideko txirrindulariak berezitasun batean nabarmentzen dira:
- Igotzaileak
- Erlojupekoetan espezialistak
- Sprinterrak
- Gregarioak
- Leku guztietan moldatzen diren txirrindulariak
- Egun bakarrekoak
Errepideko Txirrindularitzako Lasterketa Nagusiak
Itzuli handiak
Itzuli handien sailean hiru daude, Frantziako Tourra, Frantzian zehar hiru astetan 20 etapatan banatzen da, azkeneko etapan Parisera heldu arte. Italiako Giroa, 20 etapatan Milanora heldu arte, eta Espainiako Vuelta, 20 etapatan Madrila heldu arte.
UCI ProTourra
Txirrindularitza profesionala Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) arautzen du, eta 2005. urtetik aurrera UCI ProTour delakoa jarri zuen martxan. UCI ProTouraren barruan egun bakarreko hainbat proba eta itzuli txikiak daude. 2007tik, Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Italiako Giroa, UCI ProTourretik kanpo daude, hauen antolakuntzek nahi izan dutelako.
Beste lasterketa batzuk
Badira hala ere hainbat lasterketa ez direnak UCI ProTouraren barruan, hala Euskal Bizikleta Euskal Herrian, Portugalgo Itzulia eta beste hainbat Txirrindularitzako Klasiko eta Kriterium.
Txapelketa nagusiak
Egutegia
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Txirrindularitzaren historia
- (Ingelesez) UCIren webgunea
- (Ingelesez) UCI ProTourraren webgune ofiziala