Ilargiaren aldi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
41. lerroa: 41. lerroa:
* [[Gurutze Gorria|Ilgora Gorria]]
* [[Gurutze Gorria|Ilgora Gorria]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
* {{en}} [http://tycho.usno.navy.mil/vphase.html Ilargiren aldiak edozein egunetan]
* {{en}} [http://tycho.usno.navy.mil/vphase.html Ilargiren aldiak edozein egunetan]
* {{fr}} [http://www.calendrier-lunaire.net Ilargi egutegia egunez egun]
* {{fr}} [http://www.calendrier-lunaire.net Ilargi egutegia egunez egun]
{{Ilargia aurkibidea}}
{{Ilargia aurkibidea}}
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Ilargia]]
[[Kategoria:Ilargia]]

00:40, 28 azaroa 2019ko berrikusketa

Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren kokapenak.
Ilargiaren aldiak:
1 - ilberria
2-3-4 - ilgora
5 - ilbetea
6-7-8 - ilbehera

Ilargiaren aldia Ilargiak itxura jakin bat duen denbora-tartea da. Itxura hau Eguzkiak argitutako Ilargi zatia da, Lurretik ikusia.

Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.

Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu, goranzko-beheranzko zikloa zerumugan gora eta behera ikusten duguna, eta ilberri-ilbete zikloa Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera Ilargia argiz betetzen eta husten ikusten duguna, ikusgarriena.[1] Hori dela-eta, ilargiaren aldiak denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.

Ilargiaren faseak

Izenak

Lau dira ilargiaren aldiak, euskaraz:

Ilberri-ilbete zikloa

Ilargia handitzen eta txikitzen ikusten dugu, ziklo ezaguna da. forma duenean handitzen ari da eta aldiz forma duenean txikitzen ari da. Eguzkiaren inguruan egiten duen errotazioaren ondorio da eta ziklo honetako bira bat betetzeko 29.53 egun inguru behar du, zehazki 29 egun, 12 ordu, 44 minutu eta 2.9 segundo.[1]

  • Ilbetea
  • Ilbehera/Beherapena edo ilzaharra:[2] ilargi betea ikusten dugun unetik hasi eta egunetik egunera ilargia txikiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi betetik berrirako tartea.
  • Ilberria
  • Ilgora/Gorapena: ilargia ikusten ez den unetik hasi eta egunetik egunera ilargia handiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi berritik beterako tartea.
Ilzaharra.

Goranzko-beheranzko zikloa

Lurraren inguruan ematen duen biran, ilargiak gorantz eta beherantz egiten du, hau da, bere orbita periodoaren itxurazko altuera ostertzarekiko aldatu egiten da. Ziklo honetan bira bat osatzeko 27.3 egun inguru behar du, zehazki 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11.5 segundo.[1]

  • Goranzko ilargi edo nodoa: egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta gorago ikusten dugu zerumugarekiko.[3]
  • Beheranzko ilargi edo nodoa: egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta beherago ikusten dugu zerumugarekiko.[3]

Iraupena

Bi ilbeteren arteko iraupena 29 egun 12 ordu 44 minutu eta 2,9 segundo da, hau da, 29,53 egun inguru (zehatzago Kopernikok aurkitutako formularen arabera). Ilargiaren aldi sinodikoa da.

Erreferentziak

  1. a b c Jakoba Errekondo / Antton Olariaga (il.), Landareak Lantzen 2018 - Urte Osoko Gida-Liburua, Argia firme, ISBN: 978-84-697-5275-3, EAN: 9788469752753
  2. Ilargi sarrera Harluxet hiztegi entziklopedikoan.
  3. a b Ilgora eta ilbehera, Euskaltzaindia

Ikus, gainera

Kanpo estekak