Trebiñuko auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
29. lerroa: 29. lerroa:
|Nuluak || 5 - %0,70
|Nuluak || 5 - %0,70
|}</div>
|}</div>
* 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Araban sartzearen aldeko alderdiek nagusitasuna eskuratu zuten berriro bai Trebiñun bai Argantzonen. Horren ondorioz, 2013ko martxoaren 8an, bozketa bidez, Burgostik bereizteko eta Araban sartzeko tramiteak hasteko eskatu zuten bi udalerrietako udalbatzek.<ref>[http://paperekoa.berria.info/berria/2013-03-09/010/001/trebiuk_eta_argantzunek_araban_sartzea_onetsi_dute.htm Albistea berria.info webgunean] <small>2015/03/09an kontsultatua</small></ref>
* 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Araban sartzearen aldeko alderdiek nagusitasuna eskuratu zuten berriro bai Trebiñun bai Argantzonen. Horren ondorioz, 2013ko martxoaren 8an, bozketa bidez, Burgostik bereizteko eta Araban sartzeko tramiteak hasteko eskatu zuten bi udalerrietako udalbatzek.<ref>[https://web.archive.org/web/20140221153033/http://paperekoa.berria.info/berria/2013-03-09/010/001/trebiuk_eta_argantzunek_araban_sartzea_onetsi_dute.htm Albistea berria.info webgunean] <small>2015/03/09an kontsultatua</small></ref>
* [[2014]]ko [[urriaren 2]]an, Trebiñu [[Araba]]ra batzearen alde egin zuten alor ugaritako eragileek. "Behin betiko soluzio bat" eskatu zuten, besteak beste, [[Juanito Oiarzabal]]ek, [[Bernardo Atxaga]]k eta [[Mikel Urdangarin]]ek<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/96318/trebiu_arabara_batzearen_alde_egin_dute_alor_ugaritako_eragileek.htm «Trebiñu Arabara batzearen alde egin dute alor ugaritako eragileek»], ''Berria'', 2014-10-02</ref>.
* [[2014]]ko [[urriaren 2]]an, Trebiñu [[Araba]]ra batzearen alde egin zuten alor ugaritako eragileek. "Behin betiko soluzio bat" eskatu zuten, besteak beste, [[Juanito Oiarzabal]]ek, [[Bernardo Atxaga]]k eta [[Mikel Urdangarin]]ek<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/96318/trebiu_arabara_batzearen_alde_egin_dute_alor_ugaritako_eragileek.htm «Trebiñu Arabara batzearen alde egin dute alor ugaritako eragileek»], ''Berria'', 2014-10-02</ref>.
** [[Azaroaren 7]]an, Trebiñu [[Araba]]ra batzeko eskariari batu zitzaizkion 46 zinegotzi. [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[Euskal Herria Bildu|EH Bildu]], [[PSE-EE|PSE]] eta talde independenteko alkate eta kuadrilletako buruek babestu zuten<ref>Edurne Begiristain, [http://www.berria.eus/paperekoa/1851/007/001/2014-11-08/trebiu_arabara_batzeko_eskariari_batu_zaizkio_46_hautetsi.htm «Trebiñu Arabara batzeko eskariari batu zaizkio 46 hautetsi»], ''Berria'', 2014-11-08</ref>.
** [[Azaroaren 7]]an, Trebiñu [[Araba]]ra batzeko eskariari batu zitzaizkion 46 zinegotzi. [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[Euskal Herria Bildu|EH Bildu]], [[PSE-EE|PSE]] eta talde independenteko alkate eta kuadrilletako buruek babestu zuten<ref>Edurne Begiristain, [http://www.berria.eus/paperekoa/1851/007/001/2014-11-08/trebiu_arabara_batzeko_eskariari_batu_zaizkio_46_hautetsi.htm «Trebiñu Arabara batzeko eskariari batu zaizkio 46 hautetsi»], ''Berria'', 2014-11-08</ref>.

06:32, 5 martxoa 2021ko berrikusketa

Trebiñuko auzia oroitzeko eskultura, Trebiñuko udaletxean dagoena.
Trebiñuren auzia azaltzeko mapa, Burgosen eta Arabaren kokapena erakusten duena.

Trebiñuko auzia Trebiñuko barrendegiaren adskripzio administratiboari buruzko eztabaida da, Eri Arotik gaur arte iraun duena. Trebiñarrek historikoki eta hainbat aldiz aldarrikatu dute barrendegiak Araban integratu beharko lukeela. Gaur egun Burgosko probintziaren menpekoa da.

Trebiñuko barrendegia Arabako lurraldearen erdian eskualdea da, administratiboki Burgosko probintzia dena. Gaztelako Erresumak Araba indarrez konkistatu ondoren 1200. urte inguruan, Henrike II.a Gaztelakoak Trebiñu eta bere lurraldeak Pedro Manrique Larari dohaintzan eman egin zizkion 1366an, Arabako Anaiarteak 1463an sortu zenean Arabatik kanpo gelditu zela, XVI. mende bukaeratik Burgosi lotu zitzaiola.

Trebiñu Araban sartzeko hainbat eskaera egin dituzte barrendegiko agintariek zein herritarrek historian zehar. XX. mendetik aurrera, hurrengo eskaerak egin dira:

  • 1917 eta 1919 urteetan Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak Trebiñu Euskal Estatutuaren proiektuan sartzeko eskatu zuen. Orduko Espainiako gobernuaren erorketak estatutu proiektu hori ezerezean utzi zuen.
  • 1936ko maiatzean Argantzongo Udalak Arabako Aldundiari eskatu zion barrendegia Araban sartzeko eskariak sostengatzeko, baina saio horrek huts egin zuen.
  • 1940ko ekainaren 20an barrendegiko bi Udalek integrazio txostena abiarazi zuten.[1] Eskaria oinarritzeko, Burgosko Gobernu Zibilak 1940an antolatu zuen erreferenduma aurkeztu zuten. Erreferendum horretan trebiñarren %95,93a Arabarekin bat egitearen alde agertu zen.[2] Hala ere, emaitza hori ez zuen kontuan izan Espainiako gobernuak.
  • 1958ko uztailaren 24ean Gobernazio Ministerioak ordena bat igorri zuen, trebiñarren iritzia eskatuz Trebiñuko artzapez barrutia, Arabako apezpikuaren mende zegoena, Burgoskoaren mende egotera igaro zedin. Trebiñuko alkate Eugenio Garayk kontrako zentzuan hartu zuen agindua, eta "probintzia aldaketaren aldeko eta kontrako arrazoiak" (los pros y los contras del cambio de Provincia) eztabaidatzeko kontzejuak deitzeko eskatu zuen.[3] Udalerriak zituen berrogeita hamar herrixketatik, seik salbu beste guztiek erantzun zuten, eta soilik hiruk -Añastro Mesanza eta Pariza- egin zuten Burgosen jarraitzearen alde; gainerakoak Arabaren aldeko iritzia eman zuten.
  • Aurreko saialdia udan zehar geldirik egon zen, baina 1958ko azaroaren 8an udalbatzak mozio bat onartu zuen aho batez, hurrengoa esanez: "Konderri honetako biztanleen bidezko nahia izan da beti Arabako probintziaren mendekoa izatea helburu guztietarako, eta ez Burgoskoa" (siempre fue aspiración legítima de los habitantes de este Condado el depender a todos los efectos de la Provincia de Álava, y no de Burgos).[4]
  • 1980ko urtarrilaren 26an eta urriaren 17an Trebiñuko eta Argantzongo udalek, hurrenez hurren, baimena eskatu zuten konderria batzeko Arabara gehitzeko eta horrela Euskal Autonomia Erkidegora batzeko. Gernikako Estatutua indarrean zegoen ordurako baina ez, Gaztela Leongoa eta estatutuaren bidea erabiliz lortu nahi zuten. Erreferenduma antolatzeko baldintza guztiak bete arren, Espainiako Gobernuaren aurrean eginiko tramiteek ez zuten aurrera egin. 1983an, Gaztela Leongo Estatutua sartu zen indarrean, prozedurari zailduz[5].
  • 1998ko martxoaren 8an auziari buruzko beste kontsulta bat egin zen barrendegian, orduko alkateek bultzatuta. Kontsultaren xedea herritarrek erreferendumik egin nahi zuten ala ez ezagutzea izan zen. Gaztela eta Leongo agintariek ez zuten kontsulta ontzat eman. Emaitzak hauek izan ziren:
Hautesleak 919
Abstentzioak 214 - %23,3
Boto baliodunak 705 - %76,7
Erreferenduma egitearen aldekoak 477 - %68,1
Erreferenduma egitearen kontrakoak 221 - %31,5
Zuriak 2 - %0,28
Nuluak 5 - %0,70

Erreferentziak

Kanpo estekak