Fabian Gottlieb von Bellingshausen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fabian Gottlieb von Bellingshausen

Bizitza
JaiotzaSaaremaa1778ko irailaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaKronstadt1852ko urtarrilaren 13a (juliotar egutegia) (73 urte)
Hobiratze lekuaKronstadt
Hezkuntza
HeziketaNaval Cadet Corps (en) Itzuli 1797)
St. Petersburg Naval Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, kartografoa, militarra eta itsasturia
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduaadmiral (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakErrusiar-turkiar Gerra (1828-1829)

Fabian Gottlieb Thaddeus von Bellingshausen (errusieraz: Фаддей Фаддеевич Беллинсгаузен; Faddey Faddeyevitx Bellinsgauzen) (Saaremaa, 1778ko irailaren 20agreg./irailaren 9ajul. - Kronstadt, 1852ko urtarrilaren 25agreg./urtarrilaren 13ajul.) Errusiar Inperioko marinel gisa jardun zuen eta Lurraren inguruan nabigatzeko bigarren espedizio-buru izan zen. 

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baltikoko alemaniar familia batean jaioa, 10 urte zituela kadete gisa lan egin zuen. Kronstdadteko Itsas Akademian graduatu zen 18 urte zituela. 1819an, Alexandro I.a Errusiako Tsarrak Ipar polora espedizio zientifikoa bidali zuen. Bellingshausen, Mikhail Lazarev kapitania zuen Mirny korbetarekin lagunduta, Vostok bandera-ontzian espedizio-buru izan zen. 1820. urtean, zuzentzen zuen flotak Zirkulu polar antartikoa zeharkatu zuen. 1820ko urtarrilaren 27an, Antartikako lur kontinentala ikusi zuen, gutxi gorabehera 69°21′28″S 2°14′50″W / 69.35778°S 2.24722°W / -69.35778; -2.24722 koordenatuetan, eta horregatik, iturri askok kontinentearen aurkitzailea dela uste dute.[1] Ia 3 urte iraun zuen kanpainan, 1821. urtean, Petri I.a uhartea eta Alexandro I.a uhartea aurkitu zituen, bakoitza bere tsar errusiarren ohoretan horrela izendatua, eta Hegoaldeko Georgiak uharteak esploratu zituen. 

1828-29ko Errusia-Turkia Gerran nabaritu zen, batez ere Itsaso Beltzean. Kronstadteko gobernadorea izan zen, non estatua bat eraiki zuten bere oroimenean. Bi espedizio ozeano glaziarrera eta Lurraren inguruko bidaia (San Petersburgo, 1831), eta itsasoan punteria egiteko modua idatzi zituen. Kronstadtean hil zen 1852an, almiranteorde maila izanez. 

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartika inguruko Bellingshausen espedizioaren ibilbidearen mapa.

Bere omenez, Antartikako hainbat elementu geografiko izendatu dira, hala nola:

Halaber, Bellinsgauzen ilargiko kraterra bere omenez izendatzen da. 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus azterketa zehatza hemen: Jones. A. G. E. (1982). Antarctica observed: Who discovered de Antarctic continent?. Whitby: Caedmon of Whitby Press.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]