Svend I.a Danimarkakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Svend I.a Danimarkakoa

Ingalaterrako monarka

1013 - 1014ko otsailaren 3a
Æthelred Zalantzatia - Æthelred Zalantzatia

Norvegiako monarka

1000 - 1014ko otsailaren 3a
Olaf I.a Norvegiakoa - Olaf II.a Norvegiakoa

Norvegiako monarka

986 - 995
Harald Blåtand - Olaf I.a Norvegiakoa
Danimarkako monarka

986 - 1014ko otsailaren 3a
Toke Gormsson (en) Itzuli - Harald II.a Danimarkakoa
Bizitza
JaiotzaDanimarka963ko apirilaren 17a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaGainsborough (en) Itzuli1014ko otsailaren 3a (50 urte)
Hobiratze lekuaRoskildeko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaHarald Blåtand
AmaTove of the Obotrites
Ezkontidea(k)Sigrid the Haughty (en) Itzuli
Gunhilda  (990 (egutegi gregorianoa) -  1014ko otsailaren 9a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Knýtlinga (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Lantokia(k)Danimarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Svend I.a Danimarkakoa (ingelesez: Svend Otto Haraldsen; danieraz: Svend Tveskæg; norvegieraz: Svein Tjugeskjegg; c.960 - 1014ko otsailaren 3a) Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako lurralde batzuen erregea izan zen. Ingelesek Forkbeard ("bizar zatitua" edo "bizar erdibitua") goitizena eman zioten, zeraman ezohiko bibotea zela medio.

Harald Blaatand Danimarkako eta Norvegiako errege bikingoaren eta bere lehen emazte Gunhilda-ren lau seme-alabetako zaharrena zen.

Aitaren ondorengo errege izan zen Danimarkako eta Norvegiako tronuetan; hura garaitu eta hil ondoren, 985ean hartu zuen erregetza, baina erresuma norvegiarrean izendapenezko gobernua baino ez zuen, de factoko agintaria Haakon Sigurdsson baitzen. Txanpona egin zuen lehen errege daniarra da; txanponaren inskripzioa hauxe zen: Zven Rex Dænor ("Svend, daniarren erregea"). Familia kristautasunera bihurtu zenean, Svendek Oton izena hartu zuen, germaniar enperadore Oton II.aren omenez.

995ean, Olaf I.ak tronua berreskuratu zuen, 1000. urtean, Svolder-eko Guduan garaitua eta hila gertatu zen arte. Orduan, Svend I.ak hartu zuen Norvegiaren parte baten kontrola.

Ingalaterraren aurkako espedizioetan parte hartu zuen —hiru alditan, hain zuzen ere—, eta 1013an herrialdea inbaditzeko erabakia hartu zuen.

Ingalaterrako errege izendatua izan zen, baina bost aste eskas iraun zuen haren erregealdiak, Londres inbaditzean jasotako zauri larrien ondorioz hil egin baitzen 1014ko otsailean. Gorpua Danimarkara eraman zuten, eta Roskildeko katedralean hilobiratu zuten.

Ezkontza eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

988an, Świętosława Poloniakoarekin (ezkondu eta gero Gunhilda izena hartzen du) ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten. Harald II.a izan zen aitaren ondorengoa (1014-1018).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]