Besikula
Itxura
Besikula edo xixkua biologia zelularrean konpartimentu txiki eta itxi bat osatzen duen organulua da, zelula mintza bezala bigeruza lipidiko batez inguratuta dagoena eta zitoplasmatik bananduta.
Besikulek zelularen produktu eta hondakinak gorde eta garraiatzen dituzte eta metabolismoarekin erlazionatuta daude. Bere mintza osatzen duten lipidoen ezaugarriak direla eta modu naturalean eratzen dira eta zelula mintzarekin fusionatu daitezke bere edukia zelulatik kanporatuz.
Besikula motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bakuoloak. Bakuoloak landareetan agertzen diren besikulak dira, barnean batez ere ura dutenak. Kontrol osmotikoan eta elikagaien biltegiratzerako garrantzitsuak dira.
- Lisosomak. Lisosomak oragunulo esferiko eta ilunak dira, eta haien funtzioa liseriketarako sustantziak eta azidoak gordetzea da.
- Endosomak. Endozitosiaren ondorioz sortutako besikulak dira endosomak.
- Fagosomak. Fagosomak fagozitosiaren ondorioz sortutako besikulak.
- Garraio besikulak. Molekulak zelularen alde batetik bestera eramaten dituzte, esaterako erretikulu endoplasmatikotik Golgi aparatura.
- Besikula jariatzaileak. Zelulatik kanpora jariatzen diren substantziak dituzten besikulak, hala nola, hondakinak. Mota honetako besikulak neuronen mutur presinaptikoetan aurki daitezke neurotransmisoreak askatuz edo baita ehunetan ere hormonak odolera askatuz.