Blenheim jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Blenheim jauregia1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Blenheim Palace '11.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 425
Kokalekua  Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 51° 50′ 31″ N, 1° 21′ 41″ W / 51.84194°N,1.36139°W / 51.84194; -1.36139Koordenatuak: 51° 50′ 31″ N, 1° 21′ 41″ W / 51.84194°N,1.36139°W / 51.84194; -1.36139
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Aurrez aurreko ikuspegia.

Blenheim jauregia (ingelesez: Blenheim Palace) Ingalaterrako Oxfordshire konderrian kokaturiko eraikin monumental bat da, Marlborough-ko duke-dukesen egoitza. Hain zuzen ere, "palace" izendapena duen Ingalaterrako landa-jauregi ez-erregetar eta ez-apezpikutar bakarra da.

Jauregi hau Ingalaterrako handienetariko bat da, eta 1705etik 1722 ingurura bitartean eraiki zen. 1987an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Hasiera batean, John Churchill, Marlborough-ko 1. dukearentzako oparitarako eginarazi zen, nazioaren esker onez, Blenheimgo batailan frantsesen eta bavariarren aurka lorturiko garaipen militarrarengatik. Alabaina, laster bilakatu zen ika-mika politikoen xede, eta horren ondorioz Marlborough-k erbesteratu egin behar izan zuen, bere dukesak boterea galdu zuen, eta Sir John Vanbrugh arkitektoaren ospeak kalte atzeraezina jasan zuen.

Iraunaldi laburra izan eta obra bakanak sortu zituen estilo ingeles barrokoan diseinatua, jauregi honen arkitekturak gaur egun sortzen dituen iritziak eta jarrerak 1720ko hamarkadakoak bezain ugariak eta askotarikoak dira.

Aldi berean familia baten etxebizitza, mausoleo eta monumentu nazional den aldetik, jauregi honek ez dauka parekorik.

Jauregia famatua da, halaber, Sir Winston Churchill-en sorleku eta haren familiaren bizitoki izateagatik. Etxe honen eraikuntza bukatu ondoko 300 urteetan, Churchill familiaren bizileku izan zen. Denbora igaro ahala, familia horretako zenbait kidek aldaketa mordo bat egin dituzte jauregiaren barnealdeetan, parkean eta lorategian.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]