Edukira joan

Kostalde jurasikoa

Koordenatuak: 50°42′20″N 2°59′23.6″W / 50.70556°N 2.989889°W / 50.70556; -2.989889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kostalde jurasikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak viii
Erreferentzia 1029
Kokalekua  Ingalaterra
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 50°42′20″N 2°59′23.6″W / 50.70556°N 2.989889°W / 50.70556; -2.989889
Izen ematea 2001 (XXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Kostalde jurasikoa (ingelesez: Jurassic Coast) Ingalaterrako hegoaldean dagoen Mantxako kanaleko kostaldeko eskualdea da. 2001ean UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1]. Charmouthen dagoen Charmouth Heritage Coast Centre-k kudeatzen du.

Gizateriaren Ondarearen eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoutheko Orcombe Pointetik Swanageko Old Harry haitzetaraino 155 km hartzen ditu Devon eta Dorset konderrietan[2].

Eremu honetako itsaslabarrak etengabe higatzen ari dira itsasoaren eta lurjauzien erruz. Harri sedimentarioen geruzak erortzearekin batera histori geologikoaren 185 milioi urte uzten dute agerian[3]. Hiru mendetan zehar itsas labar hauetan Mesozoiko garaiko fosilak batu izan dira[1][4].

Fosilak ugariak eta anitzak dira, izan ere Triasikoan eremu hau basamortua izan zen, Jurasikoan itsaso tropikal baten azpian zegoen eta Kretazikoan eremu zingiratsua zen. Fosil hauek oso ongi kontserbatu dira, hala anialiak nola landareak.

Devon ekialdean Triasikoan eraturiko hareharri gorrizko itsaslabarrak daude. Budleigh Saltertonen kuartzita gorrizko harri txintxarrezko labarrak dira Budleigh pebbles izenekoak[5].

Lyme Regis eta Charmouth inguruan Jurasikoan eratutako buztinezko eta eskistozko labarrak daude. Lyme Regisen 71 arroka geruza identifikatu dira eta bakoitzak bere ammonite espezie berezia du[6]. Chesil Beach 29 kilometro luze den hondartza da eta kostaldeko aintzira bat ixten du[5], Ramsarko hitzarmenean sartuta dagoena.

Lulworth Cove badian koniferen, iratze erraldoien eta zikaden baso fosilizatua aurkitzen da[7]. Eremu honetako kareharria oso gogorra da eta itsasoak forma bereziak sortu ditu, arkuak eta zutabeak besteak beste.

Mary Anning.

XVIII mendearen amaieran Georges Cuvier naturalista frantsesak erakutsi zuen fosiletan aurkituriko animaliek gaur egungo baliokiderik ez zutela eta ziurrenik aintzinako animalia horiek iaungita egongo zirela. Paleontologia zientzia berria sortu zen orduan. Devon eta Dorseteko kostaldea ordurako fosil eremu ezaguna zen.

Mary Anning (1799-1847) Lyme Regisen bizi zen fosil biltzailea izan zen[8]. Iktiosauro, plesiosauro eta pterosauroaren fosilak aurkitu zituen, bai eta hainbat zefalopodoren fosilak ere, batzuk tinta poltsa eta guzti zutenak.

Bigarren Mundu Gerran kostalde guztia Gerra Ministerioak eskuratu zuen eta Itsas Armadaren itsasportu handienetako bat ezarri zuen Portlanden. Eremua erabat itxi zen eta agur egun ere hainbat toki iristezinak dira[9].

  • Charmouth hirian Charmouth Heritage Coast Centre interpretazio zentroa dago[10].
  • South West Coast Path ("Hego-Mendebaldeko Kostaldeko Ibilbidea"): kostalde guztia zeharkatzen duen ibilbidea da[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «World Heritage Committee Inscribes 31 New Sites on the World Heritage List» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  2. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Dorset and East Devon Coast» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  3. (Ingelesez) Harris, Paul. (2014-05-15). The Jurassic Coast Britain's Heritage Coast. Amberley Publishing Limited ISBN 9781445619224. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  4. (Ingelesez) «A Walk Through Time | About | What is the Jurassic Coast?» Jurassic Coast World Heritage Site (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  5. a b (Ingelesez) «Budleigh Pebbles - Fossil Finder - Jurassic Coast (BULFM-pebbles 02)» jurassiccoast.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  6. (Ingelesez) Turnbull, Ronald. (2015-05-21). Walking the Jurassic Coast: Dorset and East Devon - The walks, the rocks, the fossils. Cicerone Press Limited ISBN 9781783622184. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  7. (Ingelesez) «Fossils of the Jurassic Coast | All About Fossils | Jurassic Coast» Jurassic Coast World Heritage Site (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  8. Cadbury, Deborah. (2000). The Dinosaur Hunters: A True Story of Scientific Rivalry and the Discovery of the Prehistoric World. Fourth Estate, 4-5 or. ISBN 978-1-85702-963-5..
  9. (Ingelesez) Harris, Paul. (2014-05-15). The Jurassic Coast Britain's Heritage Coast. Amberley Publishing Limited ISBN 9781445619224. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  10. (Ingelesez) «Charmouth - Visitors Guide» charmouth.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  11. (Ingelesez) «Home - South West Coast Path» www.southwestcoastpath.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]