The Bounty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Bounty
Filma
Jatorrizko izena The Bounty
Urtea 1984
Generoa abenturazko filma
drama filma
Herrialdea Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Richard Hough
Iraupena 132 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Zeelanda Berria
Narratibaren kokalekua Pitcairn Island
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Roger Donaldson
Gidoigilea(k) Robert Bolt
Antzezlea(k)
Mel Gibson
Anthony Hopkins
Laurence Olivier
Edward Fox
Daniel Day-Lewis
Liam Neeson (Charles Churchill)
Wi Kuki Kaa
Bernard Hill
Dexter Fletcher
John Sessions
Philip Martin Brown
Richard Graham
Simon Chandler












Ekoizpena
Ekoizlea Dino De Laurentiis
Konpainia ekoizlea Metro-Goldwyn-Mayer
Ekoizle eragilea Dino De Laurentiis
Edizioa Tony Lawson
Bestelako lanak
Musikagilea Vangelis
Argazki-zuzendaria Arthur Ibbetson
Kanpo loturak

The Bounty (euskaraz Bounty) 1984ko Roger Donaldson australiar-zeelandar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da.

Richard Hough historialariak idatzitako Captain Bligh and Mr. Christian liburuan oinarritua dago, era berean liburua 1789ko apirilaren 28an HMS Bounty britainiar gudaontzian jazotako matxinadaren gertakarien azalpena ematen delarik. Aurretik matxinada honi buruzko beste lau filma ere egin ziren: The Mutiny of the Bounty (1916), In the Wake of the Bounty (1933), Mutiny on the Bounty (1935eko filma) eta Mutiny on the Bounty (1962ko filma).

Filma honetan Mel Gibson, Anthony Hopkins, Laurence Olivier, Edward Fox, Daniel Day-Lewis eta Liam Neeson aktoreek antzeztu zuten. Bestalde, soinu banda Vangelis greziar konposatzaile eta musikariaren lana izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1787an HMS Bounty britainiar fragata Ingalaterratik itsasoratu zen. Ontzi honetako William Bligh tenientearen (Anthony Hopkins) helburua Hornos lurmutur beldurgarria igaroz lurra itzulinguratzea izan zen. Neke eta arriskuz beteriko 3.500 itsas milatako bidai luzea egin ostean, Bligh kapitain zorrotz eta zigortzaileak bere eskifaiak Ozeano Bareko uharte urrun eta paradisiako batean atseden har zezan laga zuen, baina beharbada beharrezkoa zen baina denbora luzeagoz, itzulinguru bidaiari berrekiteko agindua ematean jada disziplinarik gabeko eskifaiak kontrolaezina baitzen. Giro nahasi horretan ontziko Fletcher Christian lehen ofizialak (Mel Gibson) eskifaiaren gehiengoaren babesaz kapitainari aurre egin eta matxinada baten bitartez ontziaren jabe egitea erabaki zuen. Honela, matxinatuek Bligh kapitaina eta berari oraindik fidel zitzaizkion itsasgizon bakanak txalupa txiki batean itsasoaren erdian utzi eta HMS Bounty ontzian Pitcairn uharteetara han bizitzeko asmoz eta britainiar itsas armadatik ezkutatzeko asmoz nabigatu zuten.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]