Cabañerosko parke nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cabañerosko parke nazionala
Dehesa cabaneros.jpg
KokalekuaToledoko probintzia, Ciudad Realgo probintzia eta Gaztela-Mantxa, Espainia
Koordenatuak39°23′47″N 4°29′14″W / 39.3964°N 4.4872°W / 39.3964; -4.487239°23′47″N 4°29′14″W / 39.3964°N 4.4872°W / 39.3964; -4.4872
Cabañerosko parke nazionala is located in Espainia
Cabañerosko parke nazionala
Cabañerosko parke nazionala
Cabañerosko parke nazionala (Espainia)
Azalera409 km² eta 40.875,11478 ha
IzendapenaEspainiako parke nazional eta naturagune babestua
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1995

Cabañerosko parke nazionala (gaztelaniaz: Parque Nacional de Cabañeros) Espainiako Ciudad Realgo probintzian (Gaztela-Mantxa) dagoen parke nazionala da, 1995ean hala izendatua. 40.000 hektareako eremua hartzen du, eta Cabañeros da Iberiar penintsula barruko baso mediterraneoaren ekosistemaren ordezkaririk onena. Ciudad Realeko ipar-mendebaldean dago, Toledoko Mendien hegoaldean eta Estena eta Bullaque ibaiek zeharkatzen dute. Bi erliebe mota ditu: raña, material detritikoz estalitako lautada, Tanzaniako parke nazionaleko paisaiarekin duen antzekotasunagatik eta animalietan duen aberastasunagatik “Espainiako Serengeti” esaten zaiona, eta bestetik, mendiak: Chorrito, de la Celada eta del Gavilán mendilerroak. Artea, artelatza eta erkametza dira bertako zuhaitzak, baina ibar hezeetan eta ibai inguruetan urkia, haltza eta sahatsa ere aurki daitezke. Estrepa, txilarra, izpilikua, gurbitza, iratzea, eta ezin konta ahala zuhaixkak, belarrak eta loreek osatzen dute bertako flora aberatsa. Oreina da rañako animalia nagusia (ehizatu egin behar da, gehiegi ugalduz gero lurra agortuko bailuke), baina basurdea, orkatza, katamotza, iberiar mangosta eta igaraba ere ugariak dira, eta baita suge, sugegorri, musker, apoarmatu eta arrainak ere. Hegaztiak dira, hala ere, Cabañerosko faunaren aberastasun nagusia; zikoina beltzak eta zuriak, Sai motzak, eguzki arranoak, arrano beltzak, arrano sugezaleak, arrano txikiak, basoiloak, basoilo txikiak, mirotz urdinak, zozoak, hontzak eta mozoloak ez dute Europa osoan, ez aniztasunez eta ez kopuruz, parerik. 1981ean ekologisten eta herritarren ekintzek eragotzi egin zuten Cabañeros aire armadaren tiro-eremu bihur zedin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]