Cai Guo-Qiang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cai Guo-Qiang
CaiGuoQiangSpeakingOct10.jpg
Bizitza
Jaiotza Quanzhou1957ko abenduaren 8a (62 urte)
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
Heziketa Technological University of Pereira (en) Itzuli
Hizkuntzak txinera
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea eta contemporary artist (en) Itzuli
Lantokia(k) Tokio eta New York
Lan nabarmenak Ninety-nine Horses (en) Itzuli
Flora Commedia: Cai Guo-Qiang (en) Itzuli
Jasotako sariak
Mugimendua Arte garaikidea

Cai Guo-Qiang (txinera sinplifikatuz: 蔡国强; 1957) artista txinatarra da, New York eta New Jerseyn lan egiten duena eta AEBetan bizi dena.

Biografia eta estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko irudiak
Head On, Aurrerantz, 2009an Guggengeim Bilbaon, disekatutako itxurako otso multzo bat hegan.
Exploding cars, autoak hodiz zulatuak, New York-eko Guggenheimeko sabaitik zintzilika, 2008.
Ignition of Desire for Zero Gravity, bolbora errez egindako margoa, Los Angeles, 2012.


Cai Guo-Qiang jaio zen 1957 urtean Quanzhou, Fujian Probintzia, Txinan. Bere aita, Cai Ruiqin, kaligrafo eta margolari tradizionala izan zen, lan egin duten liburudenda batean lan egiten zuena. Inguru horretatik Cai Guo-Qiangek jaso zuen Mendebaldeko literaturaren eragina, eta baita tradiziozko Txinako arte formen esperientzia[1].

Oinarri horietatik, nahierara bilatu du Caik inspirazioa antzinako mitologian, historia militarrean, taoisten kosmologian, estralurtarren ustezko begiztatzeetan, Mao Zedongen iraultza-tekniketan (Txinako Iraultza Kulturalean parte hartu zuen oso gazte zela), budismoaren filosofian, piroteknia-teknologian edo medikuntza txinatarrean[2]... Bere lan ikusgarriak formatu oso handi eta material nahasketagatik nabarmentzen dira, eta bolbora errez egindako lanak ere oso berezkoak ditu.

2009an atzera begirako erakusketa egin zuen Guggenheim Bilbao Museoan, Sinetsi Nahi Dut izenburukoa[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1957-, Cai, Guoqiang,. (2002). Cai Guo-Qiang. Phaidon Press ISBN 9780714840758 PMC 48979797 . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  2. a b «Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.