Caridea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caridea
Jurasiko-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
Infraordena Caridea
Dana, 1852
Superfamiliak

Caridea dekapodo igerilariak dira, izkira izenarekin ezagutzen direnak. Hala ere, Dendrobranchiata subordenakoak ere izkira izena har dezakete ere.

Izkirak elikagai garrantzitsuak dira animalia handiagoentzako, arrain eta baleentzako. Espezie ugari sukaldaritzan oso estimatuak dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Decapoda ordenako talde ugariena da. Hirugarren pereiopodo pareak (oinak) ez du haginik, Stenopodidea infraordenako espezieetatik desberdinduz.

Mundu osoan bizi dira, ur gazi eta gezatan. Izkira helduak ura iragaziz bizi dira, itsas edo ibai hondotik hurbil. Sardatan bizi daitezke eta atzeraka laster igeri egiteko ahalmena dute.

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste itsaskiek bezala, izkirek kaltzio, iodo eta proteina ugari dute, baino balio energetiko urria. Izkirez osatutako otordu bat kolesterol iturri garrantzitsua da, 122 mg - 251 mg artean 100 gramoko, prestaketa motaren arabera[1].

Hala ere, izkirak eta beste itsaski ugari alergia eragile ohikoenak dira[2]. Gainera, ez dira kosher eta, horregatik, judutar sukaldaritzan debekatuak daude. Hala ere, halal izan daitezke eta, hortaz, musulman sukaldaritzan baimenduak.

Arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko taulak munduko izkira arrantza azaltzen du, milioi tonatan:[3]

Urtea 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
Milioi tona 3.03 3.09 2.96 2.97 3.55 3.54 3.42

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira sukaldaritzan erabilitako ohiko espezieak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]