Pio VI.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pio VI.a
Pompeo Batoni - Ritratto di Papa Pio VI (National Gallery of Ireland).jpg
250. Aita santu

1775eko otsailak 15 - 1799ko abuztuak 29
Klemente XIV.a - Pio VII.a
Bizitza
Izen osoa Giovanni Angelico, Giannangelo Braschi
Jaiotza Cesena1717ko abenduaren 25a
Heriotza Valence1799ko abuztuaren 29a (81 urte)
Hobiratze lekua Vatican Grotto
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak klerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Pio VI.a[1], sortzez Giovanni Angelo Braschi (Cesena, 1717ko abenduaren 25a - †Valence, 1799ko abuztuaren 29a), Eliza Katolikoaren 250. Aita Santua izan zen 1775 eta 1799 urteen bitartean.

C o a Pio VI.svg

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kardinal egin zuten 1773an eta babesle izan zuen Klemente XIV.aren ondorengo izan zen. Nepotismoa eta estatu boteretsuen arteko elkartasunezko politika bultzatu zituen. Auctorem fidei buldaren bidez (1794) jansenismoa gaitzetsi zuen berriro ere.

Frantziako Iraultzak ekarri zizkion ordea arazorik larrienak; duda-mudan ibili zen apaizgoaren konstituzio zibilari zegokionez (1790) eta bera bezala frantses apaiz asko zer egin jakin gabe geratu ziren. 1791. urtean konstituzioa eta iraultza gaitzetsi, eta bere inguruan onartu zituen Frantziatik egotzitako apaizak. Frantziako Iraultzak Italian izan zezakeen arrakasta ikusirik, Napoleon Bonapartek 1796. urtean eskaini zizkion bake baldintza gogorrak onartu behar izan zituen. Hala Pastoralis sollicitudo buldaren bidez Frantziako Iraultza onartu zuen.

Elizaren Estatuak gordetzen saiatu zen, baina Frantziak inbaditu zituen eta Tolentinoko ituna sinatzera behartu zuten 1797an. Josef Bonaparte ministro izendatu zuten Erroman eta Direktorioak Erromako Errepublika aldarrikatu zuen 1798an. Pio VI.a Aita Santua atxilotu zuten eta Valenceko presondegian espetxeratu. Hantxe hil zen handik gutxira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio VI.a Aldatu lotura Wikidatan