Christine de Pizan
Christine de Pizan edo Christine de Pisan —jaiotzako izen-deiturez, Cristina da Pizzano— (Venezia, 1364ko irailaren 11 – Poissyko monasterioa, 1430 aldera) filosofoa, olerkari eta idazle humanista izan zen.[1]
Emakumeak garaiko gizartean zuen menpeko egoeraren aurka idatzi zuen zenbait lanetan, eta horregatik Mendebaldeko feminismoaren aitzindaritzat hartua da.[1] Haren lanik ezagunena La Cité des dames (1405) da, Querelle des femmes delakoaren hasieran kokaturik dagoena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christine de Pizan Venezian jaio zen 1364ko irailaren 11n. Haren aita Tomas de Pizan zen, fisikari, gorteko astrologo eta Veneziako Errepublikako kantzilerra. Christine jaio ondoren, Tomasek Frantziako Karlos V.aren gortean lan egiteko eskaintza onartu zuen, erregearen astrologo, alkimista eta sendagile gisa.[1] Ingurune hartan, Pizanek bere interes intelektualak garatu ahal izan zituen.
Gortean bizi zirela, Christinek goi mailako heziketa jaso zuen eta frantsesez, italieraz eta latinez ongi mintzatzen eta idazten ikasi zuen.[1] Hor ezagutu zituen klasikoak, errenazimendu goiztiarreko humanismoa eta erregearen artxiboa, eskuizkribu ugari gordetzen zituena. Era horretan igaro zuen bere haurtzaroa Frantziako Karlos V.aren gortean, zeinaren biografia idatzi zuen geroago.
1380an, 15 urte zituelarik, Étienne du Castel gorteko idazkariarekin ezkondu zen. Urte hartan berean, Karlos V.a erregea hil zen, eta haren ondorengoak, Karlos VI.ak, Étienneren diru-sartzeak murriztu zituen. 1390ean Christineren aita hil zen, eta 1395ean senarra.[1] Beraz, hogeita bost urterekin, alargun eta hiru seme-alaba ttipirekin gelditu zen, iloba bat ere bere ardurapean zuela. Senarrarengandik oinordetzan jasotako diru pizarrak auzi legal handiak eragin zizkion.
Beharrak eraginda, idazle profesional bilakatzeko erronkari eutsi zion eta, garaiko noble anitzek lagunduta, ospe eta zabalkunde handia lortu zuen. Printzeek eta monarkek olerki bildumak, gogoetak eta narrazio filosofikoak eskatzen eta ordaintzen zizkioten, eta horri esker, bere familia aurrera atera ahal izan zuen. Hirurogeita bost urte zituela, idazteari utzi zion. 1430ean zendu zen Poissyko monasterioan.[1]
Ibilbide literarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christinek idazle profesionala izanez erabaki zuen familia mantentzea; bere olerkiak, abestiak eta baladak ondo hartuak izan ziren. Laster familia sustengatu ahal izan zuen. Bere ospea hazi egin zen eta noble askorengandik jaso zuen babesa, Borgoinako dukeak (Berry, Brabante eta Linburgo), Karlos VI erregea eta bere emazte Isabela Bavierakoa barne.
Margarita Borgoinakoa gazteari, Pizanek Le Livre des trois vertus (1407) dedikatu zion, Luis de Valois Guyenako dukearekin ezkondu eta gutxi geroago, 1405ean. Bertan, “ikasi behar zuena eta nola jokatu behar zuen” gomendatzen zion. Eskuidatzia Margaritaren aitak enkargatua izan liteke, Joan Beldur Gabea. Margarita gero bigarren aldiz ezkondu zen, Arturo III Bretainiakoarekin, Richmond-ko kondea. Honek bere helduaroan Joana Arc-ekoaren alboan borrokatu zuen. “Orleans-ko dontzeilari” dedikatutako Christine de Pizanen olerkia Margarita borgoinakoak eskatua izan liteke.
Bere olerkiak trama narratibo bat jarraitzen duten bildumetan antolatzen dira, eta horietako asko bere esperientzia pertsonaletik zuzenean ateratakoak dira, adibidez Seulette suy et seulette vueil estr (Bakarrik nago eta bakarrik nahi dut egon). Bere lanetik askok informazio biografiko zehatza zuen, eta hori ez zen batere arrunta aro horretan. Bere lehenengo olerki eta galdutako maitasunari buruzko baladek bere alargutze goiztiarreko tristura trasmititzen zuten, eta ospetsu egin ziren berehala.
Bere lan batzuk hauek dira:
- L'Épistre de Othéa a Hector (1400), 90 ipuin alegorikoko bilduma.
- Livre de la mutation de fortune (1403), bere eta beste pertsonaia ospetsuen bizitzetako adibideak gordetzen zituen olerki luzea. Urte hartan bertan Le Chemin de long estude idatzi zuen.
- 1404an Filipe II Borgoinakoak, Felipe Ausarta deitua, ordaindu egin zion hildako bere anaiaren biografia izan zezan, Carlos V Frantziakoarena. De Pizanek txosten lausengari eta zehatz bat idatzi zuen ere, Carlos V eta bere gorteari buruzkoa, Le Livre des Fais et bonnes meurs du sage roy Charles V (1404).
- Uste da 1393 eta 1412 urteen bitartean 300 bat balada eta olerki motz asko idatzi zituela.
Ekarpen feministak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen eztabaida literario frantsesean sartuta egon zen, batzuek mugimendu feministaren manifestu bakuntzat hartzen dutenarekin. Hainbat lan idatzi zituen prosaz emakumeak defendatuz Jean de Meungek Roman de la Rose-n idatzitako kalumniez.
Lan horien artean hauek aurki ditzakegu:
- L'Épistre au Dieu d'amours (1399) eta bere Dit de la Rose (1402), zeinak Roman de la Rose-n bigarren zatia kritikatzen duen, Jean de Meungek idatzia. Azken honek asaldura aipagarria eragin zuen garaiko intelektualen artean. L'Épistre au Dieu d'amours gortesauen maitasunarenganako jarreren aurka idatzi zen
- 1405ean autobiografía idatzi zuen, L'Avision de Christine (1405), haren aurkariei zuzendutako erantzun bezala. Honi jarraitasuna eman zion Le Livre de la cité des dames liburuarekin, antzinako emakumezko heroien historien bilduma. Autore batzuek lan hau feminismo garaikidearen aintzindaritza hartzen dute.
1406an hirugarren liburu bat idatzi zuen gai berarekin, Le Livre des trois vertus.
Zalantzarik gabe eman zuen bere iritzia politikari buruz ere, Epistre à Isabelle de Bavière (1405) liburuan, baita justicia militarrari buruz ere Le Livre des Faits d'armes et de chevalerie (1410) liburuan.
Christine suntsituta zegoen Ingalaterrarekiko liskarren eta 100 urteko gerraren ondorioz. Horregatik, 1418an komentu batera joan zen bizitzera. Joana Arc-eko líder militarraren garaikidea izan zen, zeinak Karlos VII.a erregeak konbentzitu zuen ingelesak Frantziatik botatzeko. Berari dedikatu zion bere azkenetako lana izan zen Ditie de Jehanne dArc (1429). Honetan Joana Arc-ekoaren agerpena ospatu egiten du, zeren eta, Pizanen aburuz, emakume guztien defentsan egindako ahaleginak aldarrikatu eta saritzen ditu. Olerki hau bukatu ostean, badirudi Pizanek, 65 urterekin, bere ibilbide literarioa bukatutzat eman zuela.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cent Ballades (1399)
- L´Epistre au Dieru d´Amours (1399)
- Le Debat Deux Amants (1400)
- Le Livre des Trois Jugemens (1400)
- Le Livre du Dit de Poissy (1400)
- Enseignemens Moraux (1400)
- Proverbes Moraux (1400)
- Epitre d'Othea (1400)
- Epistres du Debat su le Roman de la Rose (1401-1403)
- Cent Ballades d´Amant et de Dame (1402)
- Le Dit de la Rose (1402)
- Oraison Nostre Dame (1402)
- Livre du Chemin de Long Estude (1403)
- Le Livre de la Mutation de Fortune (1403)
- Dit de la Pastoure (1403)
- Le Livre du Duc des Vrais Amants (1404)
- Livre des Fais et Bonnes Meurs du Sage Roy Charles V (1404)
- Le Livre de la Cite des Dames (1405)
- Le Livre des trois vertus à l'enseignement des dames (1405)
- L´Avision Christine (1405)
- Epistre à la reine Isabeau (1405)
- Le Livre de la Prod´hommie (1405-1406)
- Livre du Corps de Policie (1407)
- Sept Psaumes Allegorises (1410)
- Le Livre des Fais d´Armes et de Chevalerie (1410)
- La Lamentation sur les Maux de la France (1411-1412)
- Livre de la Paix (1413)
- L´Epitre de la Prison de Vie Humaine (1418)
- Heures de Contemplation sur la Passion de Nostre Seigneur (1420)
- Le Ditie de Jehanne d´Arc (1428)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Aurkenerena: Christine de Pizan-en olerkiak Auxtin Zamorak euskaraturik. [1]