Cisco Systems

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cisco Systems
Cisco logo blue 2016.svg
Datuak
Mota negozioa eta enpresa
Industria telecommunications industry (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Kidetza Alliance for Open Media, Linux Foundation (en) Itzuli, World Wide Web Consortium, Wi-Fi Alliance, CVE Numbering Authorities (en) Itzuli eta ANGA (en) Itzuli
Honen parte Nasdaq 100 Index eta Dow Jones Industrial Average
Filialak
Enplegatuak 75.900 (2019ko uztailaren 27a)
Ekoizpena
Gobernantza
Zuzendari exekutiboa Chuck Robbins (en) Itzuli eta John Morgridge (en) Itzuli
Zuzendaria John Chambers (en) Itzuli
Egoitza San Jose
Forma juridikoa akzio konpainia
Zeren jabe
OpenDNS (en) Itzuli, Linksys (en) Itzuli, Infogear (en) Itzuli eta Navini Networks (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak 97.793.000.000 $ (2019ko uztailaren 27a)
Diru-sarrerak 51.904.000.000 $ (2019ko uztailaren 27a)
Balore-burtsa NASDAQ eta Hong Kongeko burtsa
Historia
Sorrera 1984
Sortzailea
Sorrera lekua San Jose
Ordezkatzen du Sourcefire (en) Itzuli
Aurrekoak Riverhead Networks (en) Itzuli eta Hammerhead Networks (en) Itzuli

cisco.com

Twitter Logo.png

Cisco Systems, Inc. (NASDAQCSCO, 2008 urtean 66.000 langile eta 39 mila miloi US$ baino gehiago irabazi duen nazioarteko korporazio bat da. sare eta komunikazio teknologia eta zerbitzuak saltzen ditu horretarako 5 marka komertzial hauek erabiliz: Cisco, Linksys, WebEx, IronPort, eta Scientific Atlanta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Jose hiriko Cisco Systems Campus-eko eraikinetako baten irudia

Cisco systems enpresa Leonard Bosack eta Sandra Lerner emazteek sortu zuten. Honen aurretik Stanford Unibertsitatetan konputazio arloan lan egin zuten. Enpresaren izena "San Francisco" izenetik dator: lan egiten zuten bulegoko leihoetako batetik ikusi zuten zuhaitz batek hormirudi batean zegoen "San Francisco" izena bi zatitan bereizten zuela, "San Fran cisco" osatuz, eta hortik hartu zuten. Azken urteetan hizki larririk gabeko "cisco systems" izena erabiltzea hobetsi dute. Enpresak San Frantziskon hasi zuen bere zabalkundea, baina gaur egun konpainiaren bulego nagusiak San Jose-n (Kalifornia, AEB) kokaturik ditu, eta Europarako bulego nagusiak Amsterdam-en (Herbehereak) daude.

Bosackek aurretik unibertsitate bereko beste langile batek, William Yeagerek alegia, garatutako protokolo-anitzeko bideratzaileen softwarea moldatu eta hobetu zuen.

Cisco ez zen izan lehen sare bideratzaile (router) komertziala sortu zuena (EEB), baina bai hauek saltzen lehenengo arrakasta lortu zuena.

Gaur egun sareko soluzio eta Interneterako interkonexio gailu gehien saltzen dituen konpainia da, nahiz eta Juniper Networks enpresa merkatu horren zati bat kentzen saiatzen ari den. Azken enpresa honek sare bizkarrezur (backbone) gailuak saltzen ditu batez ere.

Produktuak eta zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CRS-1 Router.
  • Sare interkonexio produktuak: router (bideratzaileak), switch (konmutadorek) eta hub-ak (kontzentratzaileak),
  • Segurtasun gailuak: firewall (suebaki) eta VPN (sare pribatu birtual) gailuak
  • IP telefono produktuak: IP-telefonoak eta callManager IP telefono deien banagunea
  • Sare kudeaketa softwarea: CiscoWorks
  • Sare biltegiratze produktuak

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cisco systems Ciscopress izeneko argitaratze teknologiko atal bat du, eta haren bidez sare diseinu, kudeaketa zein mantentze lanetan diharduten teknikarien hezkuntza eta hobekuntzarako ziurtagiri programa zabal bat du. Hauetako ziurtagiri batzuk:

  • CCDA (Cisco Certified Design Associate)
  • CCDP (Cisco Certified Design Professional)
  • CCIE (Cisco Certified Internetwork Expert)
  • CCIP (Cisco Certified Internetwork Professional)
  • CCNA (Cisco Certified Network Associate)
  • CCNP (Cisco Certified Network Professional)
  • CCSP (Cisco Certified Security Professional)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]