David Cooper (psikiatra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
David Cooper (psikiatra)
Bizitza
Jaiotza Lurmutur Hiria1931
Herrialdea  Hegoafrika
Heriotza Paris1986ko uztailaren  29a (54/55 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Cape Town Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak psikiatra eta existential therapista Itzuli

David G. Cooper (Lurmutur Hiria, 1931 - Paris, 1986ko uztailaren 29a) psikiatra hegoafrikar ospetsua izan zen. Anti-psikiatriaren teorikoa izan zen, R. D. Laing, Thomas Szasz eta Michel Foucaultekin batera. Hark sortu zuen "anti-psikiatria" hitza, garaiko psikiatria ortodoxoaren metodologietatik bereizteko.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurmutur Hiriaren Unibertsitatean ikasi zuen, 1955 urte arte. Londresera joan zen ondoren eta han ospitale desberdinetan lan egin zuen. Londresen ere Villa 21 izeneko proiektu batean lan egin zuen; unitate horretan eskizofreniak jotako gazteekin lan egin zuen.[2] 1967ko uztailaren 15tik 30 arte Roundhousen (Londresen) antolatu zen Congress on the Dialectics of Liberation batzarra koordinatu zuen eta Fenomenologiaren Ikerketen Insitutuaren zuzendaria izan zen. Aipatutako batzarrean garaiko intelektual kritiko asko bildu zen, besteak beste, R. D. Laing, Paul Goodman, Allen Ginsberg, Herbert Marcuse eta Stokely Carmichael, Pantera Beltzen aintzindaria.[3]

Ronald David Laingekin eta beste kolaboratzaileekin Philadelphia Association sortu zuen. Elkarte horren lana marxismo eta existentzialismoan zegoen oinarrituta. Dena dela, 1970. hamarkadan, elkartearen ibilbidearekin ados ez eta utzi zuen. Funtsean Cooperrek kritika politikoa eta soziala hobesten zuen eta, haren iritziz, elkartea dinamika mistikoan abiatzen ari zen.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cooper ustez, eromena eta psikosia gizarte harremanen ondorioa dira, bereziki menpekotasun-sistema egoera baten ondorioa, eta, arazo horiek zuzentzeko, iraultza ezinbestekoa da. Ideia hauek zabaltzeko Argentinara joan zen, Amerikako herri hori, haren ustez, potentzial iraultzaile handia baitzegoen. Ondoren, Ingalaterrara itzuli zen eta, azkenik, Parisera joan zen. Han hil zen, Parisen, 1986an.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere saiakera ezagunenak:

  • Reason and Violence: a decade of Sartre's philosophy, Tavistock (1964) – R. D. Laing-ekin batera idatzita.
  • Psychiatry and Anti-Psychiatry, Paladin (1967)
  • The Dialectics of Liberation, Penguin (1968)
  • The Death of the Family, Penguin (1971)
  • Grammar of Living, Penguin (1974)
  • The Language of Madness, Penguin (1978)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]