Edukira joan

Dharma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dhárma» orritik birbideratua)

Hinduismoan eta hartatik sortu diren erlijioetan, dharma gizakiaren jokaera gidatzen duen lege morala eta erlijiozkoa da. Esanahi asko dituen oinarrizko kontzeptua da hinduismoan, budismoan eta jainismoan. Hinduismoan esan nahi du bere estatusaren eta gizarte-mailaren arabera jarraitu beharko duela bakoitzak; budismoan hiru esanahi ditu: gauza, legea eta ideia; jainismoan, berriz, mugimenduaren betikotasuna adierazten du dharmak, eta beste lau elementurekin batera mundua osatzen duen oinarrizko gaia da.

Dharma budismoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoaren barruan dharma kontzeptua (dotrina gisa ulertuta) hobeto ulertarazteko Tipitaka direlakoetan banatu zen :

  • sutrak, hau da, Budaren beraren irakatsiak;
  • vinaiak, hau da, Budak emandako monasterio-arauak;
  • abhidharma, hau da, sutra eta vianiei buruzko iruzkin eta eztabaidak, Budaren ondoko jakintsuek egindakoak.

Hiru multzo hauek elkarrekin Pali kanona osatzen dute, edo beste izenez Tipitaka delakoa. Dharma da budismoaren altxoreko (mani) izeneko hiru pitxietako bat, Buda eta Sangharekin batera.

Honegatik dharma hitza maiz aipatzen dute budistek, zeren eta «babes hirukoitzaren formula» delakoaren osagai nagusietako bat baita :

Sanghan [‘komunitatean’] babesten naiz
Dharman [‘dotrinan’] babesten naiz
Budan babesten naiz
eta haiengatik dihardut.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]