Sarvepalli Radhakrishnan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sarvepalli Radhakrishnan
Radhakrishnan.jpg
member of the Lok Sabha


Vice President of India

1952ko maiatzak 13 - 1962ko maiatzak 12
← baliorik ez - Zakir Hussain
Indiako presidente

1962ko maiatzak 13 - 1967ko maiatzak 13
Rajendra Prasad - Zakir Hussain
Bizitza
Jaiotza Thiruttani1888ko irailaren 5a
Herrialdea  India
Heriotza Chennai1975eko apirilaren 17a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Madras
Madras Christian College
University of Calcutta
Madras Christian College
(1905 - 1906) master's degree : filosofia
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria, filosofoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Britainiar Akademia
Serbian Academy of Sciences and Arts
Sinesmenak
Erlijioa hinduismoa
Alderdi politikoa baliorik ez

Sir Sarvepalli Radhakrishnan (teluguz: సర్వేపల్లి రాధాకృష్ణ, hindiz:सर्वेप्पल्ली राधाकृष्णन; 1888ko irailaren 5a1975eko apirilaren 17a) filosofo indiarra, politikaria eta Indiako bigarren presidentea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarvepalli Radhakrishnan erdi-mailako klaseko familia batean jaio zen Tiruttanin, Tamil Nadu estatuan, India hegoaldean. Bere ama-hizkuntza telugua izan zen, eta bizitzako lehen urteak Tiruttanin, Tiruvallurren eta Tirupatin igaro zituen.

1904. urtean, 16 urte zituela, Vellore hirian ezkondu zen Sivakamamma-rekin, eta sei seme-alaba izan zituzten.

Madras Christian Collegen filosofia ikasi zuen. 1921ean Kalkutako unibertsitatean filosofiako irakasle izan. 1929tik 1931ra Oxford Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta 1931etik 1936ra Andhrako unibertsitateko errektoreordea. 1936tik aurrera, ekialdeko erlijioen irakaslea izan zen Oxford Unibertsitatean.

Indiak independentzia lortu zuenean, 1947an, Radhakrishnanek UNESCOn bere herriaren ordezkaria izan zen, eta geroago, Errusiako enbaxadorea. Indiako Biltzar Konstituziogileko kide ere hautatu zuten handik gutxira.

1954an Bharat ratna jaso zuen, Indiako kondekorazio handiena.

Radhakrishnan lehenengo Indiako presidenteorde hautatua izan zen 1952an. 1956an, 50 urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren, bere emaztea Sivakamamma hil zen. 1962an Indiako presidente izendatu hautatu zuten (1962-1967).

Filosofia eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta erlijio ezberdinak aztertu zituen, eta ekialdeko eta mendebaldeko pentsamenduen arteko zubi-lanak egin zituela esaten da.

Bere obraren artean, Indiako ohiturei buruz idatzitakoak dira ezagunak, batez ere, Indian Philosophy (1923–1927) eta An Idealist View of Life (1932)

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Indian Philosophy, 2 vols. 1923–1927
  • The Philosophy of the Upanishads, 1924
  • An Idealist View of Life, 1932
  • Eastern Religions and Western Thought, 1939
  • East and West: Some Reflections, 1955
  • Brahma Sutra. The Philosophy of Spiritual Life, 1960

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarvepalli Radhakrishnan Aldatu lotura Wikidatan