Smriti
Smriti izenarekin hinduismoak tradizioaren bitartez jasotako testu vedikoak izendatzen ditu. Hinduismoak literatura vedika (shastras) testu sakratuak bezala onartzen ditu. Horren barruan antzinako testu sanskrito asko eta asko onartuak izan dira. Horien artean bi mota arkeko sailkapena egiten da:
- sruti edo agerpenez ezagutarazaiak
- smriti, tradizioz jasotakoak
Smriti testuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek dira tradizioz jasotako testuak:
- Maja Puranás, testu mitologiko nagusiak, eta Puranak, testu txikiak.
- Itijasa, bertsoz sortutako istorio epikoak:
- Mahābhārata, 100.000 bertso. Horren barruan Bhagavad Guitáren 700 bertso daude, egungo hindu guztiek gurtu egin dituztenak.
- Ramayana, Rama errege-jainkoaren historia epikoa.
- Agamas: tratatu teologikoak.
- Darshanas: testu filosofikoak.
- Batzuk, dharma shastras (lege liburuak), Manuren Legeak bezelakoak.
- Ayurveda: bizitza luzeraren inguruko egia, medikuntza tradizionala.
Tradizioaren beste zenbait testu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Vishnu jainkoari eskeinitako 4000 ereserkiak, Vaisnavas Divia prabandha edo Nalaiíra bezala ezagututa.
- Yaiadeva Goswamiren Guita Govinda
- Tevaram Saivita ereserkiak. VII eta IX mende artean tamil hizkuntzaz idatzitako testuak. Bhakti mugimenduaren oinarri gisa onartuta daude.
- Tulsi Dasaren Ram Charit Manas, Rāma erregearen historia.
- Adi Shankararen komentarioak.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Smriti Hindupedian.
- (Ingelesez) Benetako hinduismoaren entziklopedia.