Edukira joan

Txerkasiko oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txerkasiko oblasta
Черкаська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaTxerkasi
Geografia
Azalera20900 km²
Demografia
Biztanleria1285384 biztanle (2011[1])
Dentsitatea61,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.oda.ck.ua

Txerkasiko oblasta (ukraineraz: Черкаська область, translit.: Txerkas’ka oblast’) Ukrainako erdialdeko oblasta (probintzia) da. Iparraldean Kieveko oblastarekin du muga, ekialdean Poltavako oblastarekin, hegoaldean Kirovohradeko oblastarekin eta mendebaldean Vinnytsiako oblastarekin. Dnieper ibaiak zeharkatzen du oblasta. 20.900 km²ko azalera du eta 2011n 1.285.384 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txerkasi da.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txerkasyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):

Probintziaren antolamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, Txerkasiko oblasta honela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa- 1 (Txerkasi)
  • Raion edo barrutiak — 4
  • Herriak — 838
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsovietak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 525.

2020ko uztailetik 4 raion ditu Txerkasiko oblastak:

Giza geografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urtarrilaren 1ean 1.285.384 biztanle zituen[1]. 2001eko erroldaren emaitzek honako banaketa adierazten dute: % 53,7 hiriguneetan bizi da, eta % 46,3 baserri-giroan. Jatorriari erreparatzen badiogu, gehiengoa ukrainarra da (%93,6). Errusiarrak %5,4 dira eta gehienak Txerkasi hirian biltzen dira[3].

Oblasteko mapa.

Nekazaritza da jarduera nagusia: garia, erremolatxa, garagarra, artoa, tabakoa eta kalamua. Abeltzaintzak ere badu garrantzia. Industria oblasteko hiriburuaren inguruan antolatzen da: industria kimikoa, altzariak eta nekazaritzarako tresneria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]