1959ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1959ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 11, 1959
Egoitza Palais des Festivals et des Congrès, Cannes
Aurkezlea(k) Jacqueline Joubert
Antolatzailea Radiodiffusion-Télévision Française (RTF)
Partaide kopurua 11
Irabazlea "Een beetje"
Teddy Scholten
 Herbehereak

1959ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren laugarren edizioa izan zen. Cannesko Palais des Festivals et des Congrès biltzar jauregian ospatu zen, Frantzian, martxoaren 11an. Aurkezlea Jacqueline Joubert izan zen.

Garailea Teddy Scholten nederlandarra izan zen, "Een beetje" kantuarekin. Herbehereen bigarren garaipena izan zen 1957koa eta gero - lehen aldiz lortu zuen herrialde batek bigarren aldiz irabaztea.

Hamaika herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baino bat gehiagok. Monakok lehen agerraldia egin zuen, Luxenburgok partaidetza eten zuen bitartean. Erresuma Batua urte bateko eten baten ostean bueltatu zen.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Frantzia Frantsesa Jean Philippe "Oui, oui, oui, oui" Bai, bai, bai, bai 3 15
02  Danimarka Daniera Birthe Wilke "Uh, jeg ville ønske jeg var dig" Ui, zu izatea nahiko nuke 5 12
03  Italia Italiera Domenico Modugno "Piove (Ciao, ciao bambina)" Euria ari du (Aio, aio neskatila) 6 9
04  Monako Frantsesa Jacques Pills "Mon ami Pierrot" Pierrot nire laguna 11 1
05  Herbehereak Nederlandera Teddy Scholten "Een beetje" Pixka bat 1 21
06  Alemania Alemana Alice & Ellen Kessler "Heute Abend wollen wir tanzen geh'n" Gaur gauean dantza egitera joan nahi dugu 8 5
07  Suedia Suediera Brita Borg "Augustin" 9 4
08  Suitza Alemana Christa Williams "Irgendwoher" Nonondik 4 14
09  Austria Alemana Ferry Graf "Der K und K Kalypso aus Wien" Vienako K eta K Kalipsoa 9 4
10  Erresuma Batua Ingelesa Pearl Carr & Teddy Johnson "Sing, Little Birdie" Kanta ezazu, txoritxo 2 16
11  Belgika Nederlandera Bob Benny "Hou toch van mij" Maite nazazu 6 9

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1959ko Eurovision Abesti Lehiaketa