Donostiako bertsolaritzaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Donostia eta bertsolaritza aipatzean Bilintxi egiten zaio behin eta berriz erreferentzia. Bera izan da zalantzarik gabe hiriak orain arte izan duen bertsolaririk ezagunena. Baina Donostiak, Bilintxez gain, bertsolari ugari izan ditu. Bertsolaritzaren historia bera hiriari estuki lotua dago.

Bat batekotik idatzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1813. urtetik hona Donostian bertsoak izan duen bilakaera eta protagonista nagusiak aipatuko ditugu. XVIII. mendean ohikoak ziren bertsolarien arteko guduak, bat-bateko bertso-saioak. Orduko bertsolaria eskolatu gabea zen, irakurtzen eta idazten ez zekiena. XIX. mendearekin batera, poliki-poliki bertsopaperak gailentzen hasi ziren, aldarrikapenak eta ideiak zabaltzeko eskaintzen zituzten erraztasunei esker: industrializazioa, gizarte gatazkak... hori dela eta, bertsopaperek sekulako loraldia ezagutu zuten eta, aldiz, bertso-guduek behera egin zuten.

Jose Bizente Etxagarai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jose Bizente Etxagarai»

Donostiako lehen bertso-jartzaile ezaguna Jose Bizente Etxagarai izan zen. Jose Bizente Etxagarai, ofizioz Donostiako Alhondigako administrari izan zena, 1813 eta 1853 bitartean Donostiako ospakizun gehienetarako bertsoak eta letrak egin zituelako da ezaguna. (15).

Ezagunak dira baita ere, 1813ko abuztuaren 31ko sutea deskribatzen duten koplak, euskaraz, naiz eta izenburua gazteleraz eman: "Año de 1813 : sitio, asalto, saqueo e incendio de la plaza de San Sebastián por las tropas aliadas angloportuguesas".

« Arturic erriya
Biyac eguindigute
Cembait picardiya
Violatu eta ill
Saquiatu gustiya
Eta guero ondoren
Erre Donostiya
»

Bat-batekotik idatzira, aipatzekoa da bertsolaritzak historiaren kronika egiteko hartzen duen lekua. Horren adibide garbia dira Etxagarairen bertsoak.

Berrikuntza edo Euskal Pizkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera, euskal literaturak Lehen Euskal Pizkundea izenez ezagutzen den loraldia ezagutu zuen. karlistaldiak galdu eta foruak deuseztatu zireneko galera-sentimenduari dago lotua, erromantizismoaren eragin nabarmenarekin. Donostiak protagonismo nabarmena izan zuen mugimenduan, lore-jokoak eta Euskal Erria aldizkaria horren lekuko. Horien bueltan bertsolari eta bertso-jartzaile ugari bildu ziren.

Bilintx[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilintx»

Donostiako bertsolaritzak eman duen bertsolaririk ezagunena, 1831ko apirilaren 30ean jaio zen eta 1876ko uztailaren 21ean hil, karlistek botatako granada batek eragindako zaurien ondorioz.

Ofizioz Donostiako Antzoki Zaharreko kontserje izan zen eta bertan dendan bat ere izan zuen bertan bere emaztearekin batera. Zavala, Antonio. BILINTX (Bertsoak eta bizitza). auspoa, 18 or..Madrilgo La Correspondecia egunkariko korrespontsal izan zen ere Zavala, Antonio. BILINTX (Bertsoak eta bizitza). auspoa, 55-56 or...

Bizitzan zehar ezbehar ugari izan zituen: aurpegia desitxuratu zion erorketa umetan, aurrezki guztiak ohostu zizkiotenekoa eta beste hainbat. Zavala, Antonio. BILINTX (Bertsoak eta bizitza). auspoa, 43-44 or.. Patu txar horrek eta ezinezko maitasunari egindako bertso sortek Bilintxen irudi triste eta malenkoniatsua sortu dute, baina Bilintx ere bazen sagardotegi eta umorearen zale. Giro horretan sortutakoak dira guregana apenas iritsi diren bere bapateko bertso bakanak. Zavala, Antonio. BILINTX (Bertsoak eta bizitza). auspoa, 51-52 or..

Jose Zapirain Irastorza (Txapillo)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jose Zapirain Irastorza (Txapillo)»

Udal langilea eta zapataria izateaz gain, Euskal-Erria aldizkarian bertso eta poema ugari argitaratu zituen. Euskaltzale sutsu eta saiatua, umoretsua eta bertso zaharrak buruan gordetzeko dohain paregabea omen zeukan Txapillok. Donostiar-donostiarra,Lore-jokoak eta euskal festak Donostian antolatzen hasi orduko, Zapirain izan zen bertsolariak ekartzeko arduraduna.

Hil zenean, Jose Manuel Lujanbio Txirritak bertso batzuk eskaini zizkion:[3]

« Gure aita Zapirain
euskaldun abilla,
arrokeri gabeko
zintzo ta umilla;
zan ibiltzen etzana
erriyeta billa,
gañera gizon ona
prestu ta isilla,
Zeruaren erdiyan
gaur arki dedilla.
»

Artolatarrak. Ramon, Pepe eta Rosario[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ramon Artola», «Pepe Artola» eta «Rosario Artola»

XIX. mendeko bigarren erdialdea eta XX.aren hasieran Artola familia ageri zaigu. Ramon, aitak, eta hare seme-alaba Pepe eta Rosariok bertso sorta ugari sortu zituzten eta Donostiako bertsogintza eta kultur mugimenduan garrantzia handia izan zuten.

Ramon Artola. Tolosa, Gipuzkoa, 1831ko abuztuaren31 - Donostia, Gipuzkoa, 1906ko abuztuaren 20a)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzez tolosarra izan arren oso gazterik etorri zen Donostiara bizitzera. Ofizioz linternero, pertsona garrantzitsua izan zen azken karlistadaren (1872-1876) ondoren, Donostian sortu zen giro eta mugimendu euskaltzalean. Jose Manterolak sortutako Euskal Erria aldizkariaren parte izan zen eta bertan argitaratu zituen bere bertso gehienak.

Garaiko sortzaileen ohiturari eutsiz, fedeari, maitasunari, pertsonaia famatuei eta euskarari kantatu zion besteak beste Ramonek baina adierazgarriak dira batez ere, ipuiak edo kontutxoak bezala izendatu zituen bertso sailak. Fabulen gisara, animali ezberdinen arteko gertaera kontatzen ditu bertsotan, bukaerako bere “moraleja” eta guzti. Artola, Ramon. (1961). Sagardoaren graziya. auspoa, 9-12 or..

Ramonek egindako lana emankorra izan bazen, are emankorragoa izan zen haren seme Peperena.

Pepe Artola (Donostia, Gipuzkoa, 1864ko urtarrilaren 4a – 1929ko apirilaren 21a)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita bezala linternero, Donostiako bizitzan ezinbesteko pertsonaia bihurtu zen. Donostiako bandako eta Orfeón Donostiarrako kide, garai hartan oso ezagunak ziren berak moldatu eta emandako bakarrizketak, Praishku ala Motxa errian esaterako. Donostia eta inguruko herrietako festa eta ospakizunetan denek nahi omen zuten Pepe Artolaren antzezpen hauekin gozatu.

Hainbat antzerki obra ere idatzi zituen eta Mendi-mendiyan, Usandizagaren operaren hitzak ere bereak dira.

Halaber, bertso jartzaile oparoa izan zen Pepe, eta garaiko Donostiako ia gertakizun guztiei jarri zizkien bertsoak. Berak idatzitako bertso asko eta asko oso ezagunak dira nahiz eta askotan, herrikoiak deitzen dugun kategorian sartzen ditugun (Mari Domingi, Bautista Basterretxe, Kapitan Pilotu). Bertso sail hauetako asko Ecos de Vasconia liburuan jasotakoak dira, eta herriari jasotako lehen bertsoari Peperen bertsoak gehitzen zaizkio. Artola, Pepe. (2006). Ustez laguna detan. auspoa, 9-17 or..

Rosario Artola (Donostia, Gipuzkoa, 1869ko maiatzaren 7a – 1950eko urtarrilaren 5a)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramonen bosgarren alaba eta Peperen arreba gaztea, 20 urterekin argitaratu zuen bere lehen bertso sorta Euskal Erria aldizkarian, “nire gitarchoari izenekoa”. Geroztik, 50 bat lan eman zituen argitara, gehienak aipatutako aldizkarian.

Bertso jartzaile bezala ezezik, antzerkilari bezala ere jardun zen. Euskaldun Fedea izeneko antzerki taldean aritu zen.

Fermin Imaz (Donostia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilaren 27a - 1929ko urtarrilaren 8a)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Fermin Imaz»

Fermin Imaz, ofizioz arrantzale eta arrain saltzailea, bertso jartzaile eta bertsolari ezaguna izan zen Donostian eta inguruko herrietan.

Arraina saltzera joaten zela, berak idatzitako bertso paperak ere saltzen zituen. Ahots oso ederra omen zuen bertsoak kantatzeko, eta sagardotegi giroan oso estimatua zen. Bertso paperetan oso ezagunak dira Txirritarekin haserretu zenean, bien artean izandako elkarrizketatik sortu ziren bost bertso sortak.

Bapatean ere aritzen zen, aipatutako sagardotegi giroan ezezik, garai hartan antolatzen ziren Antzoki Zaharreko bertso saioetan ere.

Lore Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Lore Jokoak XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta euskal poesia sustatzeko helburuarekin antolatzen zirenak. Donostian 1877. urtean egin ziren lehen aldiz eta lehen urtetik bertatik bertsolarien bat-bateko saioak ere antolatu zituzten. Lore-jokoei esker, bat-bateko bertsoek gora egin zuten berriz.

Udarregik 1878ko saioaren deskribapena egin zuen bertsotan,

« Ama Birjiñetarako
señaladamente
Donostiyan broma hat
bidakaitu dute,
bertsuetara juateko
lau gizon dezente;
iru apuntadore
an zeuden presente;
jarri gera frente,
kantatu da fuerte,
berak nai duen arte,
ez degu izan kalte,
milla errial premiyo
eman digute.
»

Garaiko bertsolari ezagunek parte hartu zuten Donostiako Lore Jokoetan: Udarregi, Pello Errota, Jose Bernardo Otaño, Bautista Urkia Gorriya donostiarra eta beste asko. Saio hauen arrakastak erakusten du bertso giroa bazela hirian eta bertsolaritza bizi-bizirik zegoela.

Fermin Imaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Imaz (1879-1929) bertsolaria eta, batez ere, bertso-jartzaile ezaguna izan zen eta bere garaiko bertsolari ezagunenekin batera aritu izan zen. Herriko jaietara garaiko bertsolari handienekin batera deitzen zuten: Txirritarekin (Jose Manuel Lujanbio), Gaztelurekin (Juan Bautista Urkia) eta Frantzes Txikiyarekin.

Gizon lodi samarra zen, sendoa eta aurpegi ederrekoa, oso bibote sarria eramateko ohitura zeukan. Fermin Imaz itsasoan ibiltzen zen arrantzan, eta bolada ez zenean berriz ikatza deskargatzen Donostiako kaian. Lasartera eta inguruko herrietara arraina saltzera joaten zen emaztearekin batera, zalgurdi batean.

Fermin Imazek bertsoak jartzeko zeukan iaiotasun berezia; bertsoak jarri, paperean inprentaratu eta kalean saldu zituen maiz. Gorde izan diren Imazen bertso jarriak Antonio Zavala ikerlariak bildu eta argitaratu zituen[2].

Euskal Erria aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal-Erria»

Jose Manterolak sortutako Euskal Erria aldizkariak, euren obra zabaltzeko aukera paregabea eman zien garaiko idazle euskaldun eta bereziki donostiarrei euren obrak argitaratzeko. 1880garren urtea eta 1918garren urte bitartean argitaratua, bere aurkezpenean idatzi zuen bezala, euskara eta euskal kultura sendotzeko helburuarekin sortu zen.

Aurreko atalean aipatutako artolatarrez gain, asko izan ziren aldizkari honen orrietan bertsoak argitaratu zituzten donostiarrak, hona horietako zenbait:

Aipagarria da halaber, Jose Manterolak bai Jose Bizente Etxagaray eta bereziki, Bilintxen lanak berreskuratu eta argitaratzeko egin zuen ahalegina.

Baserri giroko bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte artikuluan agertutako bertsolari guztiak hiri giroko bertsolariak dira. XX. Mendearen hasieratik baina, Donostiako hirigunetik kanpoko bertsolarien berri ere iritsi zaigu. Aiete eta Ibaeta inguruko baserri eta sagardotegien inguruan mugitzen ziren bertsolariak dira batez ere. Salaberria, Sebastian. (1997). Sagardotegiak. auspoa.

Horietako asko, aipatutako giroan bapatean aritzen ziren bertsolariak ziren:

  • Joxe Martin Kalonje.
  •  Lino Kalonje
  •  Juan Mari Arriaga.
  •  Don Jose medikua.
  •  …

Beste batzuk ordea, bertso paperak jartzen nabarmendu ziren, eta garaiko aldizkari eta egunkarietan bertso sorta ugari argitaratutakoak dira:

Bertsolari txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euzko Gaztedik antolatu zituen lehenbiziko bi bertsolari txapelketa nagusiak, 1935ean eta 1936an. Argia astekariak horrela deskribatu zuen 1935eko bertso-gudua: “Gure ezagueran Donosti ́n euskera alde egin dan jairik ederrena, igandekoa izantzan. Hogei bertsolari, ta Euzkadi ́ko onenetakoak gañera, aurkeztu ziran bertsolari gudara; ta lenengo saria Basarri idazle argi ta bertsolari jatorrarentzat izantzan”

Hogei bertsolarik hartu zuten lehen txapelketan. Hamasei gipuzkoarrak ziren: Alkain, Basarri, Erauskin, Etxeberria, Kortatxo, Lexo, Lujanbio, Mintegi, Nekezabal, Sorozabal, Telleritxiki, Txapel, Txirrita,

Zabaleta, J. Zabaleta, eta Zepai; Iparraldekoak bi: Larralde eta Matxin; eta gainerako biak bizkaitarrak: Abarrategi eta Uriarte.

Epaimahaia berriz honakoak zeuden: Jose Ariztimuño Aitzol (Euskaltzaleak elkartearen izenean), Joseba Zubimendi (Eusko Gaztedi taldearen izenean), Toribio Altzaga, Joseba Olaizola, Txomin Olano eta Manuel Lekuona. Puntuak banatzeko ondoko sistema erabili zuten: bertso oso txarrari 0; txar-xamarrari 5; on-xamarrari 10; onari 15; eta oso onari 20 puntu.

Joseba Zubimendi gai-jartzaileak bertsoz jarri zien lehenbiziko ariketa bertsolariei:

« Ara bertsolarien
gudua eratu,
onekin gure izkuntza
nairikan goratu.
Bakoitzak nai duena
lezake kantatu
»

Lehenbiziko bi txapelketen ostean, Espainiako Gerra Zibilaren eta haren osteko errepresioaldi gogorraren etena gertatu zen. Euskaltzaindiak hartu zuen antolatzeko ardura handik urte batzuetara, 1960an, 1962an, 1965ean eta 1967an. Hurrengoak, hamahiru urteko etena eginda, 1980an eta 1982an egingo ziren, eta Xabier Amurizak irabazi zituen biak. Bizkaitarra izan arren, euskara batuan abestu zuen, orduko moldea hautsiz, eta geroztik nagusi den bertsokera modernoaren oinarriak ezarri zituen. 1986tik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatzen du txapelketa, lau urtean behin.[1]

2005ean Donostiatik Barakaldora salto egin zuen finalak, BEC aretora. Orduz geroztik bertan jokatu ohi delarik.

2013koaz geroztik, egungo txapelduna Amets Arzallus da.

Gaur egungo bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, bertsolaritza modu ezberdinetan lantzen da Donostian. Alde batetik, Donostiako XX ikastetxetan bertsolaritza lantzen da Gipuzkoako Bertsozale elkartearen ekimenez eta bestetik helduentzako zenbait bertso eskola ere badaude.

Bertso eskola horietan zenbat bertsolari dabilen zehaztea ezinezkoa denez, bertsolari zerrenda bat jartze aldera, inoiz Gipuzkoako Txapelketan parte hartu dutenen donostiar bertsolarien zerrenda jarriko dugu, helduenetik gazteenera:

-         Iker Alustiza.

-         Manex Mujika.

-         Beñat Gaztelumendi

-         Unai Gaztelumendi.

-         Izarne Zelaia.

-         Asier Azpiroz.

Aipagarria da, halaber, 2016ean, Gipuzkoako txapelduna eta Gipuzkoako eskolarteko txapeldunak donostiarrak direla, Beñat Gaztelumendi eta Beñat Mujika hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Zavalak, auspoaren bilduman jaso zituen besteak beste, Donostiako hainbat bertsolariren lanak. Liburu gutzi hauek euskaltzaindiaren web orria daude digitalizatuta. Hona hemen kanpo loture zerrenda:

  • FESTARA, Jose Vicente de Echagaray.[1]
  • BILINTX (Bertsoak eta Bizitza), Antonio Zavala. [2]
  • SAGARDOAREN GRAZIYA ta beste bertso asko, Ramon Artola. [3]
  • USTEZ LAGUNA DETAN, Pepe Artola. [4]
  • SAGARDOTEGIAK, Sebastian Salaberria. [5]
  • FERMIN IMAZ, bertso guziak. Fermin Imaz. [6]

...