Wikiproiektu:Donostiapedia Liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiapedia» orritik birbideratua)
Wikipedia
Wikimedia Commons
Wikiturriak
Wikidata
"Donostiapedia, auzolanean eraikitako liburua"

Donostiapedia: auzolanean egin nahi dugun Donostiako liburua[aldatu iturburu kodea]

Donostiari buruzko liburua!! Liburu hau idatzi gabe dago oraindik; hutsik dago! Guztion artean idatzi dezakegu, eta zuk idatz dezakezu. Nahikoa da gure hiriari buruz dakizun hori idazteko prest egotea. Liburu hau, Donostiari buruzko munduan egile gehien dituen liburua izatea nahi dugu. Egin daiteke, zure esku dago koma batekin, lerro batekin, paragrafo batekin edota artikulu oso batekin zure aletxoa jartzea. Abenduan, hiriari buruz sortu ditugun artikulu sortarekin liburu bat argitaratu nahi dugu eta parte hartu duten guztiei banatu.

Parte hartu nahi baduzu, segi irakurtzen.


Helburua[aldatu iturburu kodea]

Donostiapedia egitasmoaren baitan dagoen proiektuaren helburua zera da:

Donostiari buruzko ezagutza guztia Wikipedian jarri nahi dugu. Nola? Bada Donostiarrekin eta hiriko eragileekin (elkarte, gizabanako, talde....) lankidetzan, hiriaren historia, kulturari eta nahi den gaiei buruzko artikuluak argitaratu eta edonoren eskura jarriz.

Erronka 50/100[aldatu iturburu kodea]

50 lankidek Donostiari buruzko 100 artikulu editatzea.

Eta zergatik eta zertarako?[aldatu iturburu kodea]

  • Gure hiriaren ezagutza handitzeko, arlo guztietan: historia, kultura, kirolak, natura, elkarteak, auzoak, kaleak, eraikinak, pertsonaiak…
  • Wikipedian sartzen ditugun edukiekin liburu bat egingo dugulako.
  • Liburu horren egileen artean egongo zarelako eta ale bat jasoko duzulako.

Nola har dezakezu parte?[aldatu iturburu kodea]

Wikipediako lankide bat lanean.

Wikipedian editatzen ez jakitea ez da arazoa, geuk erakutsiko dizugu! Doako ikastaroak eta lantegiak antolatuko ditugu horretarako. Lanak koordinatzeko batzordeak antolatuko ditugu.

Deitu 943 482 818 telefonora deitu (astelehenetik-ostegunera; 09:00-14:00) edo donostiapedia@gmail.com helbidera idatzi, zure interesguneak (kultura, natura....) azaldu; eta kito, zurekin jarriko gara harremanetan elkarrekin lanean hasteko.

Garrantzitsua: jakin-mina eta idazteko gogoa izatea.

Deitu 943 482 818 telefonora deitu (astelehenetik-ostegunera; 09:00-14:00) edo donostiapedia@gmail.com helbidera idatzi, zure interesguneak (kultura, natura....) azaldu; eta kito, zurekin jarriko gara harremanetan elkarrekin lanean batzordeen bitartez lanean hasteko.

Aurkezpena[aldatu iturburu kodea]

Proiektuaren aurkezpen orokorra maiatzaren 26an egingo da, 18:30ean, Konstituzio plazako Liburutegi Nagusiaren eraikinean, 2. solairuko Mandasko Dukearen aretoan. Sarbidea guztiontzat irekia. Interesa baduzu, gerturatu eta nola parte hartu dezakezun azalduko dizugu.

Donostiari buruzko artikuluen aurkibidea (pdf)

Batzordeak[aldatu iturburu kodea]

Lanak antolatzeko 4 batzorde eratu dira, horietako bakoitzak arduradun bat duela. Batzordeak gaia baten inguruan lan egin nahi duten pertsonak batzeko eta koordinatzeko balio dute. Proiektuan parte hartzeko beharrezko izango da batzorderen baten izena emanda egotea. Horretarako, jarri zaitez harremanetan gurekin eta adierazi zein den hobekien egokitzen zaizun batzordea.

Batzordeek jorratuko dituzten gaiak aski orokorrak dira. Gai zehatzen inguruan editatu nahi duten pertsona kopuru handia badago, azpibatzordeak eta batzorde berriak osatzeko aukera izango da.

Batzordearen izena Gaiak Arduradunak Partaideak
1 Gizartea  • Elkarteak (emakumeak, bizilagunak, gizarte euskarria...)
 •Biografiak
 •Gizarte mugimenduak
 •Antropologia (ohiturak, usadioak...)
Irene Ormazabal
Alex Aisa (A Aisa)
-
2 Geografia-Arkitektura-Toponimia  •Geografia
 •Arkitektura
 •Toponimia
 •Natura
Aitzol Astigarraga (Aitzolete) -
3 Kultura  •Kultura elkarteak
 •Jaiak
 •Ekipamenduak
 •Kirolak
 •Hezkuntza
Arantxa Arzamendi (Arantxa Arzamendi)
Xabier Cañas (Xabier Cañas)
-
4 Historia  •Auzoetako historia
 •Gertakari historikoak
Mertxe Perurena (Mperurena) -


Azpian batzorde bakoitzaren barruan egin edo osatu litezkeen artikuluen zerrendatxo bat agertzen da. Ez dira zertan horiek egin behar, nondik hasi ez dakienarentzako pista bat baino ez dira.


Gizartea[aldatu iturburu kodea]


Geografia-Arkitektura-Toponimia[aldatu iturburu kodea]

  • Baserriak
    • Intxaurrondoko baserriak
    • Uliako baserriak
  • Parkeak

Azpiegiturak[aldatu iturburu kodea]

  • [[Musika eta D

Loturaren izenburuaantza Eskola]]

Eragileak[aldatu iturburu kodea]

Biografiak: Bidegileak saila

Hezkuntza[aldatu iturburu kodea]

Ikastetxeak

Kirola[aldatu iturburu kodea]

  • Automobilismoa, Lasarteko zirkuitua

Historia[aldatu iturburu kodea]

  • Gotorlekuak

Lantegiak[aldatu iturburu kodea]

Lantegiak hilean behin egingo dira eta Donostiako leku desberdinetan egingo dira. Bertan Wikipedian editatzeko oinarrizko pausoak ikasiko dituzu eta beste lankide batzuekin gogoko duzun gaia lantzeko aukera izango dugu monitore baten laguntzarekin. Komeni da lantegi hauetara norberak bere ordenagailu eramangarria ekartzea.

Egutegia[aldatu iturburu kodea]

Eguna Lekua
Ekainaren 4a Emakumeen Etxea (Okendo kalea, 9)
Uztailaren 2a UBIK, sorkuntza liburutegia (Tabakalera)
Abuztuaren 6a UBIK, sorkuntza liburutegia (Tabakalera)
Irailaren 3a UBIK, sorkuntza liburutegia (Tabakalera)
Urriaren 1a UBIK, sorkuntza liburutegia (Tabakalera)
Urriaren 22a Koldo Mitxelena Kulturunea

Ordutegia: 10:30 – 13:30[aldatu iturburu kodea]

Lantegi guztiek ordutegi berdina izango dute, 10:30etik 13:30era. Lantegia azpiko bi ataletan banatuko da:

  • 10:30 – 11:30: Wikipedian aritzeko ikastaroa: ikusizko editorearekin ikastaro laburra.
  • 11:30 – 13:30: Lantegia: norberak gogoko duen gaiaren inguruan editatzea monitore baten laguntzarekin.

Oharra: Beharrezkoa da ordenagailu propioa ekartzea editatzeko.