Udaletxe Zaharra (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Udaletxe Zaharra
Udal Liburutegi Nagusia
San Sebastián (Guipúzcoa)-Plaza de la Constitución-Antiguo Ayuntamiento.jpg
Udaletxe zaharraren aurrealdea Konstituzio plazatik ikusita.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Konstituzio plaza
Parte Zaharra
Koordenatuak 43° 19′ 25″ N, 1° 59′ 07″ W / 43.323491666667°N,1.9853111111111°W / 43.323491666667; -1.9853111111111Koordenatuak: 43° 19′ 25″ N, 1° 59′ 07″ W / 43.323491666667°N,1.9853111111111°W / 43.323491666667; -1.9853111111111
Historia eta erabilera
Irekiera1832
Erabilera udaletxea
liburutegia
Arkitektura

Udaletxe Zaharra Gipuzkoako Donostia hiriburuko Udalaren antzinako egoitza izan zen. Gaur egun Donostiako Udal Liburutegiaren egoitzetako bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren Parte Zaharreko Konstituzio plazan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikurrina Donostiako Udaletxe Zaharrean, 1977ko San Sebastian egunaren bezperan, legezko bihurtzear zela

1813ko Donostiako sutearen ondoren hutsik gelditutako solairuan eta aurretik bertan zegoen eraikin barrokoaren hutsunea bete asmoz, 1819an Hércules Torelli Silvestre Pérez ingeniari militarrak Donostiako Udalaren eraikina proiektatu zuen, baina hura hil ondoren, 1832an Ugartemendia arkitektoak amaitu zuen. Eraikin hark bere barnean batza-aretoa, kontsulatua eta alondegia zituen.

1897an Udalak inguruko etxebizitza batzuk alokairuan hartu zituen, ondorioz udaletxearen lehenbiziko solairuko alboetatik etxebizitza horietara zihoazen burdinezko balkoidun arkupeak eraiki ziren.

1945an Udala gaur egungo Donostiako udaletxera lekualdatzean, 1951an eraikin honetan Udal Liburutegia ezarri zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo klasizistan oinarritutako eraikina da, azpialdean erdi puntuko bost arkuz osatutako arkupea du, arku bakoitzak argi bana du.

Donostiako Danborrada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Donostiako Danborrada»

Urtero, urtarrilaren 19eko gauerdiero, hiriko banderaren igoera ekitaldia burutu eta Donostiako Danborradari ekiten zaio.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Udaletxe Zaharra (Donostia)