Dr. Strangelove

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dr. Strangelove
Dr Strangelove movie logo.png
Filma
Jatorrizko izena Dr. Strangelove
Urtea 1964
Generoa Umore beltza
film komikoa
gerra-filma
satira
film adaptazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
errusiera
Oinarritzat hartutakoa Red Alert
Iraupena 93 minutu eta 102 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Islandia, Artiko, Banff Parke Nazionala, Mendi Harritsuak, Shepperton Studios, Okaloosa konderria (Florida), Greenland, Londres-Heathrow aireportua, Londres eta Ipar-mendebaldeko lurraldeak
Narratibaren kokalekua Washington
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stanley Kubrick
Gidoigilea(k) Peter George
Terry Southern
Stanley Kubrick
James B. Harris



Antzezlea(k)
Peter Sellers (Merkin Muffley, Dr. Strangelove)
George C. Scott
Sterling Hayden
Keenan Wynn
Slim Pickens
James Earl Jones
Peter Bull
Jack Creley
Tracy Reed
Frank Berry
Robert O'Neil
Glenn Beck
Roy Stephens
Shane Rimmer
Hal Galili
Paul Tamarin
Laurence Herder
Gordon Tanner
John McCarthy


















Ekoizpena
Ekoizlea Stanley Kubrick
Konpainia ekoizlea Hawk Films
Columbia Pictures

Edizioa Anthony Harvey
Ekoizpen-diseinatzailea Ken Adam
Bestelako lanak
Musikagilea Laurie Johnson
Argazki-zuzendaria Gilbert Taylor
Sariak
Kanpo loturak

Dr. Strangelove or: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb edo Dr. Strangelove (euskaraz Strangelove edota: Nola Ikasi Nuen Ez Kezkatzen eta Bonba Maitatzen edo Strangelove doktorea) 1964ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen komedia filma bat da. Peter George idazlearen Red Alert eleberrian oinarritua dago. Bertan, Peter Sellers, George C. Scott, Sterling Hayden, Keenan Wynn eta Slim Pickens aktoreek antzeztu zuten.

Garai honetak filma asko bezala zuri-beltzean filmatua dago, umore beltzez beteriko pasarte askoren lekuko diren eszena ilun asko dituelarik. Gerra Hotzan girotua dago. Peter Sellers aktore eta umoristak hiru paper ezberdin antzeztu zituen.

Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Aldiz, BAFTA sarietarako zazpi izendapen jaso eta hiru irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunistak AEBetaz jabetzen ari direla erabat konbentzituta dagoelarik, Jack D. Ripper (Sterling Hayden) estatubatuar jeneralak eroaldian Sobietar Batasunaren aurkako eraso nuklear bat agindu du. Haren laguntzailea den Mandrake kapitainak (Peter Sellers), erasoaldi hori ekiditeko konponbidea lortzen saiatuko da. Bienbitartean, AEBtako Merkin Muffley presidentea (Peter Sellers) Moskurekin harremanetan jarri eta sobietarrak erasoaldi hori hanka sartze inozo bat besterik ez dela izan konbentzitzen saiatuko da. Aldi berean, presidentearen laguntzailea eta zientzialari nazi ohia den Strangelove doktoreak (Peter Sellers) "Azken Epaiaren Makina" delakoaren izatea baieztatu du, hain zuzen ere, gizateria guztia bere hartan eta betirako suntsi dezakeen erasoaldi nuklearren aurkako sobietar defentsa-gailua.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dr. Strangelove Aldatu lotura Wikidatan