Edsger Dijkstra
Edsger Wybe Dijkstra (Rotterdam, Herbehereak, 1930eko maiatzaren 11 - Nuenen, Herbehereak, 2002ko abuztuaren 6a) informatikari holandarra izan zen. Fisika Teorikoa ikasi zuen Leidengo unibertsitatean. 1980ko hamarkadaren hasieran ikertzaile lanetan aritu zen Burroughs Corporation izeneko konpainian. Austingo unibertsitatean (Texas, AEB) Schlumberger Centennial Chair in Computer Sciences lanpostuan aritu zen, 2000 urtean erretiratu zen. 2002ko abuztuaren 6an hil zen, minbiziaren aurkako borroka luze baten ostean.
Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Hauek dira bere aurrerapen informatiko batzuk: bide motzenaren arazoaren konponbidea (Dijkstraren algoritmoa bezala ere ezagututakoa), alderantzizko notazio poloniarra eta erlazionatutako shunting yard algortimoa, THE multiprogramming system, bankariaren algoritmoa, eta prozesadoreak eta programak koordinatzeko asmatutako semaforoa. Dijkstrari zor zaion beste kontzeptu bat auto-oreka da, banatutako informatikaren arloan, sistemaren fidagarritasuna ziurtatzeko bide alternatibo bat da. Dijsktraren algoritmoa gehienbat bide motzenean erabilia da, (Open Shortest Path First enrutazio gidaren arabera). Gainera, bere The Humble Programmer izeneko liburuan ateratako Software-ren krisia espresioa berari dagokio. Espresio hau askotan erabili izan zen OTAN-eko 1968-ko bileran. Turing saria irabazi zuen 1972-an.
Programazioko GOTO-ri buruz zuen iritziarengatik ezaguna zen, 1968 urtean Go to Statement Considered Harmful artikuluan atera zena. Dijkstra ALGOL-ren zale ezaguna izan zen, eta hizkuntza horretarako lehen konpiladorea garatu zuen taldean egon zen. Urte berean, estruktura hierarkikoa zuen lehenengo sistema operatzailea sortu zuen. THE (Technische Hogeschool, Eindhoven) izena jarri zitzaion, eta helburu didaktikoetarako erabili zen. 1970.urtetik aurrera, Dijkstraren interes nagusia baieztapen formala izan zen, eta hainbat inbestigazio egin zituen horren inguruan. Dijkstraren azken lanetako askok argudio matematikoak jariotasunez egiteari buruz hitz egiten dute.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edsger Dijkstra ![]() |