Montserrat Maritxalar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Montserrat Maritxalar
Montse Maritxalar.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Doktorego ikaslea(k) Larraitz Uria
Inigo Lopez-Gazpio
Itziar Aldabe
Izaskun Etxeberria Uztarroz
Hizkuntzak euskara
gaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak informatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak Xuxen
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

Montse Maritxalar Anglada (Donostia, Gipuzkoa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da Informatika Fakultatean 1989tik.

Irakaslea unibertsitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako Ingeniaritza graduan eta "Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua" izeneko masterrean. Horretaz gain, zuzendaritzako kidea da "IKT eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan" izeneko berezko tituluan. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea zen 2011tik 2014ra bitarte, eta 2018tik  Ikasleen Zuzendaritzako burua da errektoretzan.[1][2]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 1999an defenditu zuen doktore tesian bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza eskuratzeko ingurune bat sortu zuen.[3] Horrela, hizkuntzaren tratamendu tratamenduko tresnak euskararen irakaskuntzan nola erabil daitezkeen aztertu izan du geroko ikerketetan.[4] Ikerketan hizkuntzaren prozesamendua, ikaskuntza eta material didaktikoen sorkuntza lantzen du. Berak sortutako tresnak euskararako eta Irlandako gaelerarako ere erabili izan da geroago.[5]

Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.  "European Network for Combining Language Learning with Crowdsourcing Techniques" cost action ikerketa sarearen ordezkarietako bat Espainiar Estatuan.[6] Nazioarteko 120 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[7][8]

Baliabide gutxiko hizkuntzentzat mesedegarri izan daitekeen Hizkuntzen berdintasuna garai digitalean txostena (Language Equality in the Digital Age) 2018an Europako Parlamentuan onartu zenean Galeseko Jill Evans parlamentariaren iniziatibaz, aste bat geroago Europako parlamentuan bertan Jill Evans berak, Maite Melero, Delith Prys eta Montse Maritxalarrek parlamentariei azaldu zieten hizkuntza teknologia zer den baita Europako hizkuntzei eskaintzen dizkien aukera teknologikoak ere.[9]

Eusko Jaurlaritzaren Euskara Aholku Batzordean kidea da, baita Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko batzorde-atal berezian ere.[10]

e-makumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[11] Alde horretatik teknologiaren sorkuntzan emakumeen presentzia oso beharrezkoa dela defenditu izan du.[12][13][14]

UEUkidea,[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUkidea da ikaslea zenetik, eta Informatika Sailburua izan zen 1990.eko hamarkadako hasieran. Hainbat ikastaro eman ditu horretan.[15]

Ixa Taldean 2008an Hizkuntz irakaskuntza lantzen zuen azpitaldea

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Programen Espezifikazio, Egiaztapen Eta Eratorpen Formala. Javier Alvez Gimenez / Xabier Arregi Iparragirre / Jose Gaintzarain Ibarmia / Paqui Lucio Carrasco / Montse Maritxalar Anglada. UEU eta UPV/EHU. 2016.[16]
  • Alegria I., Maritxalar M.,C programazio-lengoaia] artikulu sorta Elhuyar aldizkarian, 1992.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   [https://www.ehu.eus/eu/web/vicer.estudiantes-empleo-responsabilidadsocial/aurkezpena1 «AurkezpenaIkasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza»] vicer.estudiantes-empleo-responsabilidadsocial (UPV/EHU) . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  2. (Gaztelaniaz)  [https://www.deia.eus/2018/02/05/sociedad/euskadi/la-sociedad-funcionara-mejor-si-trabajamos-en-lo-que-estamos-motivados-y-nos-gusta «Montse Maritxalar: “La sociedad funcionará mejor si trabajamos en lo que estamos motivados y nos gusta”. Deia, Noticias de Bizkaia»] Deia . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  3. Maritxalar M.,[http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/montse_maritxalar_TESIS.pdf Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza eskuratzeko sistema anitzeko ingurunea]. Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 1999ko uztaila.
  4.   [https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/04/16/euskarazko-erroreen-eta-desbideratzeen-analisirako-lan-ingurunea/ Euskarazko erroreen eta desbideratzeen analisirako lan-ingurunea – Hizkuntza-teknologiak] . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  5.   [http://www.soziolinguistika.eus/node/3949 «Hizkuntzaren tratamendu automatikoa euskararen irakaskuntzAN | Soziolinguistika Klusterra»] www.soziolinguistika.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  6.   [https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2017/10/11/mintegia-hizkuntza-ikasketa-crowdsourcing-bidez-agerri-maritxalar-2017-10-17/ «Mintegia: hizkuntza-ikasketa crowdsourcing bidez (Agerri, Maritxalar, 2017-10-17)»] DIFusio@ . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  7. [http://scholar.google.es/scholar?hl=en&q=montse+maritxalar&btnG=&as_sdt=1%2C5&as_sdtp= Montse Maritxalar Google Scholar Citations webgunean].
  8. [http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/kidearen_argitalpenak?kidea=1000809000 Montse Maritxalarren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean].
  9.   [https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/09/14/europako-parlamentuak-onartu-du-txostena-hizkuntzen-berdintasuna-era-digitalean-2018-09-11/ Europako parlamentuak onartu du txostena: Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean (2018-09-11) – Hizkuntza-teknologiak] . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  10.   [http://www.euskara.euskadi.eus/eabren-batzorde-atal-bereziak/r59-738/eu/ «EABren Batzorde-atal bereziak»] www.euskara.euskadi.eus 2019-02-14 . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  11. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  12.   Lasa, I. [https://www.berria.eus/albisteak/85344/ «Montse Maritxalar: "Teknologiaren sorkuntzan egon behar dugu emakumeok"»] Berria . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  13.   [https://www.argia.eus/albistea/informatika-ingeniaritza-osorik-euskaraz-joseba-makazaga-eta-montse-maritxalar «Informatika Ingeniaritza: osorik euskaraz (Joseba Makazaga eta Montse Maritxalar)»] Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  14.   Maritxalar, Montse (2016-09-24) [https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2016/09/27/zer-egin-dezaket-teknologiaren-martxa-ez-galtzeko-gaur8-2016-02-28/ «Zer egin dezaket teknologiaren martxa ez galtzeko? (Gaur8, 2016-09-24)»] DIFusio@ . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  15.   [http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/montse-maritxalar-anglada?mota=course&page=1 «Montse Maritxalar Anglada :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea»] www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  16.   [https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2016/09/02/1-go-mailako-programazioaren-metodologia-ikasgaiak-erabiliko-duen-liburuaren-argitalpena/ «Liburu berria Programazioan errorerik ez egiteko // Libro sobre escritura de programas fiables»] DIFusio@ . Noiz kontsultatua: 2019-03-08 .
  17. [http://www.inguma.org/produkzioa/ikusi/informatika-hiztegia UZEIren Informatika hiztegia Inguma datu-basean]
  18.   «Bilaketa c lengoaia - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-10 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian