Emakumezkoen Traineru Ligako 2009ko denboraldia
Gipuzkoako selekzioa | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 4 talde |
Estropadak | 8 estropada |
Hasiera | 2009ko uztailaren 11 |
Amaiera | 2009ko abuztuaren 16a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Galizia |
Txapeldunordea | Gipuzkoa |
← ez
|
2010 →
|
Emakumezkoen Traineru Ligako 2009ko denboraldia Euskotren Ligaren lehenengo denboraldia izan zen. Galizia erraz nagusitu zen zortzi estropadatatik sei irabazita[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko urteko esperientzia ikusita Liga bat sortzeko beharra ikusi zen. 8 estropadatako Euskotren Liga sortu zen orduan. Selekzioen Liga egitea pentsatu zen, Gipuzkoan ezik, zaila baitzen klubek traineru oso bat ateratzea. Kantabriako gobernuak uko egin zion TKE Ligaren gonbidapenari eta azken unean Kataluniako selekzio bat eratzea lortu zen. Horrela, Galizia, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kataluniako selekzioek osatu zuten Liga[2]. Ibilbidea milia eta erdikoa (bi luze, ziaboga bakarra) eta hiru jubenil tostaratzeko aukera zuten traineruek.
Gipuzkoako selekzioan parte hartzeko hiru kluben artean banatu zituzten estropadak, Getaria-Tolosak, Zumaia eta Hondarribiak bina jardunaldi jokatu zituztelarik, Zarauzko Ikurrinarako aldiz arraunlarien selekzio bat egin zen[3]. Bizkaiko Selekzioaren oinarria Arkoteko neskak ziren.
Galiziako selekzioa Samertolameu, Cabo da Cruz eta Chapelako arraunlariez osatu zen[3]. Hurrengo urtetan kluba osatu zen, S.D. Rias Baixas taldea hain zuzen ere. Kataluniako selekzioa llagutetan aritzen ziren lau klubetako arraunlariak ziren, aurreko urteko Kontxako banderak liluratuta arraunera etorri zirenak. Galiziako patroiak txandakatu egin ziren kataluniarrak gidatzeko, eta hauena zen erabili zuten trainerua ere.
Ligaren historiako lehenengo estropada O Groven jokatu zen eta Gipuzkoako selekzioak irabazi zuen[2].
Estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | Concello O Grove | O Grove, Pontevedra | 2009-7-11 | Gipuzkoa | |
2. | Concello de Pontevedra | Pontevedra, Pontevedra | 2009-7-12 | Galizia | |
3. | B. Marina de Cudeyo | Marina de Cudeyo, Kantabria | 2009-7-25 | Galizia | |
4. | Plentziako Ikurriña | Plentzia, Bizkaia | 2009-7-26 | Galizia | |
5. | Zumaiako Ikurriña | Zumaia, Gipuzkoa | 2009-8-1 | Galizia | |
6. | Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2009-8-2 | Galizia | |
7. | Zarauzko Estropadak 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2009-8-15 | Galizia | |
8. | Zarauzko Estropadak 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2009-8-16 | Gipuzkoa |
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Selekzioa | Puntuak | Patroiak | Trainerua | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Galizia | 29 | Laura Hermo, Maria Lopez | Galicia | 5: Pontevedra, Pedreña, Plentzia, Zumaia, Getxo |
2 | Gipuzkoa | 21 | O.Aldalur, M.Urbieta, A.Arrizabalaga | Gipuzkoa | 2: O'Grove, Zarautz |
3 | Bizkaia | 19 | Iratxe Ortiz de Pinedo | Bizkaia | |
4 | Katalunia | 7 | Laura Hermo, Maria Lopez | Galicia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Galicia, ganadora de la primera liga femenina de traineras tras su triunfo en Getxo» El Diario Vasco 2009-08-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2009-04-26). «O Grove acogerá, el 11 de julio, el nacimiento de la Liga Femenina de Traineras de la ACT» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La Liga Eusko Tren, raíles para el futuro» El Diario Vasco 2009-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumezkoen Traineru Ligako denboraldiak | ||
---|---|---|
2009 (*) • 2010 (*) • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |