Emakumezkoen Traineru Ligako 2011ko denboraldia
Getaria-Tolosa Ligako irabazle | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 7 talde |
Estropadak | 8 estropada |
Hasiera | 2011ko uztailaren 2a |
Amaiera | 2011ko abuztuaren 14a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Getaria-Tolosa |
Txapeldunordea | Rias Baixas |
Ohorezko tx. | Zumaia eta San Juan |
← 2010
|
2012 →
|
Emakumezkoen Traineru Ligako 2011ko denboraldia Euskotren Ligaren hirugarren denboraldia izan zen, kluben artean jokatu zen lehenengoa. Getaria-Tolosa izan zen txapelduna[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde batetik zalantzan zegoen Galiziak eta Kantabriak trainerua ateratzerik izango zuten, eta bestetik Gipuzkoan klub ugari zeuden jada trainerua ateratzeko prest. Hori dela eta Gipuzkoako taldeek Kluben arteko liga eratzeko esskaera egin zuten eta proposamena onartu egin zen. Zazpi traineruk hartu zuten parte, azken unean Kantabriak huts egin baitzuen. Aurreko edizioetan bezala zortzi jardunaldi izan zituen eta Zarautzen bukatu zen.
Hainbeste klubek izena eman zutenez Liga sistema berezia antolatu zen. Bi multzotan banatu ziren traineruak eta bakoitzak hiruna estropada jokatu zituen. A taldean Rias Baixas, Zumaia eta Orio aritu ziren eta B taldean Getaria-Tolosa, San Juan, Hondarribia eta Bizkaia[2]. Multzo bakoitzeko bi onenek Zarauzko Ikurrinan "finala" jokatu zuten. Getaria-Tolosak Zarauzko jardunaldi biak irabazi zituen eta txapeldun izan zen Galiziako Rias Baixak taldearen aurretik. Lehenengo jardunaldian 2 segunduren aldea izan zen eta bigarrenean hiru segundurena, guztira bost[1].
Estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | B. Camargo | Maliaño, Kantabria | 2011-7-2 | Rias Baixas | |
2. | B. El Correo | Bilbo, Bizkaia | 2011-7-3 | Getaria-Tolosa | |
3. | III B. Marina de Cudeyo | Marina de Cudeyo, Kantabria | 2011-7-16 | Getaria-Tolosa | |
4. | B. Ciudad de Santander | Santander, Kantabria | 2011-7-17 | Zumaia | |
5. | III Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2011-7-30 | Getaria-Tolosa | |
6. | II B. Diario Vasco | Zumaia, Gipuzkoa | 2011-7-31 | Rias Baixas | |
7. | Zarauzko III Estropadak 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2011-8-13 | Getaria-Tolosa | |
8. | Zarauzko III Estropadak 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2011-8-14 | Getaria-Tolosa |
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multzoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A multzoa
Postua | Elkartea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Rias Baixas | 8 |
2 | Zumaia | 7 |
3 | Orio | 3 |
B multzoa
Postua | Elkartea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Getaria-Tolosa | 12 |
2 | San Juan | 8 |
3 | Bizkaia | 7 |
4 | Hondarribia | 4 |
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Denbora (Zarautz) |
Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Getaria-Tolosa | Olatz Aldalur | Getaria-Tolosa | 21'15"22 | 4: Bilbo, Pedreña, Getxo, Zarautz |
2 | Rias Baixas | Laura Hermo | Galicia-Rianxeira | 21'20"52 | 2: Camargo, Zumaia |
3 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 21'51"02 | 1: Santander |
4 | San Juan | Inder Paredes | Batelerak | 22'05"95 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Garate, Aitor Manterola. (2023-06-19). «Getaria-Tolosak irabazi du Euskotren liga, ikuskizuna emanez» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Benito, Iñaki. (2011-06-15). «La Liga Euskotren crece y se moderniza con un atractivo formato» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumezkoen Traineru Ligako denboraldiak | ||
---|---|---|
2009 (*) • 2010 (*) • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |