Emakumezkoen Traineru Ligako 2013ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2013ko Euskotren Liga
Zumaia Ligako irabazle
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 8 estropada
Hasiera 2013ko uztailaren 13a
Amaiera 2013ko abuztuaren 18a
Palmaresa
Txapelduna Zumaia
Txapeldunordea San Juan
Ohorezko tx. Hibaika eta Orio
2012
2014

Emakumezkoen Traineru Ligako 2013ko denboraldia Euskotren Ligaren bosgarren denboraldia izan zen, kluben artean jokatu zen hirugarrena. Zumaia izan zen txapelduna, bigarren urtez jarraian[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi arraun taldek eman zuten izena bertan parte hartzeko, sei gipuzkoarrek (Zumaia, San Juan, Hibaika, Orio, Hondarribia eta Zarautz) eta hauetaz gain Bizkaiak eta Kantabriako Santoñak.

Aipatzekoa da bi traineru historiko ez zirela bertan izan, Rias Baixas eta Getaria-Tolosa, lehenengoak Galizian estropadarik ez zela izango jakitean haserre[2] eta bigarrenak taldearen disoluzioa gertatu zelako. Bestalde Bizkaia urtebeteren ondoren berriz itzuli zen eta Zarautz eta Santoña debutariak izan ziren.

Bi sailkapen estropada izan ziren Pedreñan eta Donostian[3]. Erlojupean jokatu ziren eta aurrez sailkaturik zegoen Zumaiak irabazi zituen biak. Bi estropada hauek ere puntuagarriak izan ziren ligarako eta guztira zortzi estropada jokatu ziren. Zumaiarren nagusitasuna handia izan zen, zazpi garaipen lortu baitzituzten[1].

Saikapen fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herria Zumaia (16 puntu), aurrez sailkatua
  2. Euskal Herria San Juan (14 puntu)
  3. Euskal Herria Hibaika (12 puntu)
  4. Euskal Herria Orio (10 puntu)
  5. Euskal Herria Bizkaia (8 puntu)
  6. Euskal Herria Zarautz (5 puntu)
  7. Euskal Herria Hondarribia (5 puntu)
  8. Kantabria Santoña (2 puntu)

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. IV B. Marina de Cudeyo Marina de Cudeyo, Kantabria 2013-7-13
Zumaia
2. Eusko Label II Bandera Donostia, Gipuzkoa 2013-7-14
Zumaia
3. Orio Kanpina Orio, Gipuzkoa 2013-7-21
Zumaia
4. V Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2013-7-27
San Juan
5. IV B. Diario Vasco Zumaia, Gipuzkoa 2013-7-28
Zumaia
6. Euskotren II Bandera Pasai San Pedro, Gipuzkoa 2013-8-11
Zumaia
7. Zarauzko V Estropadak 1 Zarautz, Gipuzkoa 2013-8-17
Zumaia
8. Zarauzko V Estropadak 2 Zarautz, Gipuzkoa 2013-8-18
Zumaia

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Elkartea Patroia Trainerua Puntuak Banderak
1      Zumaia Nagore Osoro Telmo Deun 31 6: Pedreña, Eusko Label, Orio, Zumaia, San Pedro eta Zarautz
2      San Juan Inder Paredes Batelerak 22 1: Getxo
3      Hibaika Aiala Uribelarrea Madalen 18
4      Orio Nadeth Agirre Txiki 9

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Garate, Aitor Manterola. (2023-06-19). «Zumaiak bigarren urtez jarraian irabazi du Euskotren liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) MORRAZO, CÉSAR COLLARTE-O.. (2013-04-23). «Galicia no tendrá presencia en la Liga Euskotren y deja en el aire La Concha» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Zumaia Salegi Jatetxeak EuskoTren Liga hasiko du gaur» El Diario Vasco 2013-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]