Emakumezkoen Traineru Ligako 2020ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2020ko Euskotren Liga
Orio Ligako irabazle
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 12 estropada + 2 (play-off)
Hasiera 2020ko uztailaren 4a
Amaiera 2020ko irailaren 20a
Palmaresa
Txapelduna Orio
Txapeldunordea Donostiarra
Ohorezko tx. Arraun Lagunak eta Hondarribia
2019
2021

Emakumezkoen Traineru Ligako 2020ko denboraldia Euskotren Ligaren hamabigarren denboraldia izan zen. Orio izan zen txapelduna bigarren aldiz jarraian[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Liga berezia izan zen, COVID-19 pandemiak baldintzatu baitzuen erabat. Alde batetik ikuslerik gabe jokatu ziren estropadak, eta bestetik covid positiboekiko beldur handia izan zen, Euskotren Ligan Arraun Lagunakek bi estropada galdu zituen[2].

2019ko denboraldiko traineru berek jokatu zuten liga. Donostiarren artean Donostiarra izan zen lehiakorrena, hala ere Oriok aise irabazi zuen Liga. Uztailean Liga lehiatua izan bazen ere, tartean donostiarrek Orion lorturiko garaipena[3], abuztuan oriotarrek irabazi zituzten estropada guztiak.

Liga Coruñan hasi zen jardunaldi bikoitzeko banderarekin eta Zarautzen amaitu zen, hau ere bi jardunalditako bandera izanik. 12 estropada izan ziren guztira, aurreko denboraldietan baino bi gutxiago.

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. III B. Cidade da Coruña 1 Coruña, Galizia 2020-7-4
Orio
2. III B. Cidade da Coruña 2 Coruña, Galizia 2020-7-5
Orio
3. V Caixabank Bandera Donostia, Gipuzkoa 2020-7-11
Orio
4. IV Petronor Bandera Zierbena, Bizkaia 2020-7-12
Donostiarra
5. XII Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2020-7-18
Orio
6. VII Orio Kanpina B. Orio, Gipuzkoa 2020-7-19
Donostiarra
7. Bilboko II Bandera Bilbo, Bizkaia 2020-7-25
Orio
8. IX Euskotren Bandera Lekeitio, Bizkaia 2020-7-26
Orio
9. XII Mapfre Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2020-8-8
Orio
10. Ondarroako III Bandera Ondarroa, Bizkaia 2020-8-9
Orio
11. Zarauzko XII Ikurriña 1 Zarautz, Gipuzkoa 2020-8-15
Orio
12. Zarauzko XII Ikurriña 2 Zarautz, Gipuzkoa 2020-8-16
Orio

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Elkartea Patroia Trainerua Puntuak Banderak
1      Orio Nadeth Agirre Txiki 46 8: Coruña (biak), Caixabank, Getxo, Bilbo, Lekeitio (Euskotren), Txingudi, Ondarroa, Zarautz (biak)
2      Donostiarra Natalia Tubio Torrekua I 36 2: Petronor, Orio
3      Arraun Lagunak Andrea Astudillo Lugañene 23
4      Hondarribia Nerea Perez Ama Guadalupekoa 18

Play-offak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribiaren eta Tolosaldearen lehia estua espero zen. Lehenengo jardunaldian bien artean segundu eta erdiko diferentzia egon zen. Bigarren jardunaldian tolosarrek irteeran arazoa izan zuten estatxarekin eta 10 segunduko zigorra jaso zuten, igoerarako aukera guztiak galduz[4].

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1 Hondarribia 7 4 3 2021eko Euskotren Liga
2 Hibaika 6 2 4 ETE Liga
3 Tolosaldea 5 3 2
4 Cabo da Cruz 2 1 1 Galiziako Liga

Patroirik onena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadeth Agirre oriotarra izan zen patroirik onena bigarren urtez.

# Patroia Puntuak
1 Nadeth Agirre (Orio) 21
2 Natalia Tubío (Donostiarra) 19
3 Nerea Perez (Hondarribia) 18
4 Andrea Astudillo (Arraun Lagunak) 14

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bigarren urtez jarraian, Euskotren liga erdietsi du Oriok - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-08-16). «Apoteosis oriotarra en Zarautz en el adiós de la Liga Euskotren» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. «Donostiarra garaile, Orioko Banderan» EITB 2020-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Sanción para Tolosaldea y Cabo por problemas en sus salidas» EITB 2020-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]