Emakumezkoen Traineru Ligako 2022ko denboraldia
![]() | |
Orio Ligako irabazle | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 4 talde |
Estropadak | 14 estropada + 2 (play-off) |
Hasiera | 2022ko uztailaren 2a |
Amaiera | 2022ko irailaren 18a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Arraun Lagunak |
Ohorezko tx. | Donostiarra eta Tolosaldea |
← 2021
|
2023 →
|
Emakumezkoen Traineru Ligako 2022ko denboraldia Euskotren Ligaren hamalaugarren denboraldia izan zen. Orio izan zen txapelduna hirugarren aldiz[1].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau traineruz osaturiko azkenengo Liga izan zen, 2023an zortzi izango baitzira. Tolosaldea izan zen debutaria. Oriok lortu zuen hirugarrenez liga irabaztea, bandera guztiak irabaziz bat ezik. Liga oriotarren eta donostiarren arteko lehia gogorraz hasi zen, laugarren jardunaldirako Arraun Lagunak zen liderra[2], baina ondoren Orio nagusitu zen.
Lehiarik handiena Tolosaldea eta Donostiarraren artean izan zen azken postuari ihes egiteko. Azken estropadetan hobeto ibili izanagatik libratu ziren donostiarrak eta Tolosaldeak jokatu zituen play-offak[3].
Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | Bilboko IV Bandera | Bilbo, Bizkaia | 2022-7-2 | ![]() |
Arraun Lagunak |
2. | VI Donostiarra-Fabrika | Donostia, Gipuzkoa | 2022-7-3 | ![]() |
Orio |
3. | V B. Cidade da Coruña 1 | Coruña, Galizia | 2022-7-9 | ![]() |
Orio |
4. | V B. Cidade da Coruña 2 | Coruña, Galizia | 2022-7-10 | ![]() |
Arraun Lagunak |
5. | X Orio Kanpina B. | Orio, Gipuzkoa | 2022-7-16 | ![]() |
Orio |
6. | II Edinor Bandera | Zierbena, Bizkaia | 2022-7-17 | ![]() |
Orio |
7. | XIV Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2022-7-30 | ![]() |
Orio |
8. | XI Euskotren Bandera | Lekeitio, Bizkaia | 2022-7-31 | ![]() |
Orio |
9. | Nesken Ondoan Bandera | Hondarribia, Gipuzkoa | 2022-8-6 | ![]() |
Orio |
10. | 500 Urteurrena Saria | Getaria, Gipuzkoa | 2022-8-7 | ![]() |
Orio |
11. | Ondarroako IV Bandera | Ondarroa, Bizkaia | 2022-8-13 | ![]() |
Orio |
12. | VII Caixabank Bandera | Castro Urdiales, Kantabria | 2022-8-14 | ![]() |
Orio |
13. | Zarauzko XIV Ikurriña 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2022-8-20 | ![]() |
Orio |
14. | Zarauzko XIV Ikurriña 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2022-8-21 | ![]() |
Orio |
Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 54 | 11: Fabrika, Coruña, Orio, Edinor, Getxo, Euskotren (Lekeitio), Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Caixabank, Zarautz (biak) |
2 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Lugañene | 43 | 1: Bilbo, Coruña (2j) |
3 | Donostiarra | Nerea Perez | Bantxa | 23 | |
4 | Tolosaldea | Aiora Solozabal Olaia Barriuso Maialen Amondarain |
Tolosaldea | 20 |
Play-offak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau trainerutako Ligatik zortzi trainerutako Ligara pasatu behar zenez ETE Ligako lehenengo biak zuzenean igo ziren Euskotren Ligara, Hondarribiak eta Hibaikak. Galiziako Ligako aurreneko biek ere lortu zuten zuzeneko igoera, Cabo da Cruzek eta Chapelak. Chapelak uko egin zion ordea eta hirugarren izan zen Mugardosek ere bai, ondorioz Tirán (laugarrena) sartu zen zuzenean Euskotren Ligara[4].
Gauzak horrela play offak jokatzeko bi traineru baino ez ziren izan, Tolosaldea eta ETE Ligako hirugarrena zen Deustu. Tolosarrek alde handiaz irabazi zituzten jardunaldi biak[5].
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
![]() |
Tolosaldea | 4 | 2 | 2 | 2023ko Euskotren Liga |
![]() |
Deustu | 2 | 1 | 1 | ETE Liga |
Patroirik onena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nadeth Agirrek hirugarrenez lortu zuen patroi onenaren saria
# | Patroia | Puntuak |
---|---|---|
1 | Nadeth Agirre (Orio) | 43 |
2 | Andrea Astudillo (Arraun Lagunak) | 34 |
3 | Nerea Perez (Donostiarra) | 29 |
4 | Maialen Amondarain (Tolosaldea) | 23 |
5 | Aiora Solozabal (Tolosaldea) | 5 |
6 | Olaia Barriuso (Tolosaldea) | 3 |
7 | Natalia Tubío (Donostiarra) | 3 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-08-21). «Oriok nagusitasuna erakutsiz amaitu du Euskotren Liga, Donostiarrak mailari eustea lortuz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-07-10). «Coruñako banderak Orio eta Urdaibairentzat; Arraun Lagunak eta Donostiarra jarri dira lider» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ «Tolosaldeak playoff-a jokatuko du - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redactor. (2022-09-15). La Euskotren Liga 2023 tendrá ocho equipos - GipuzkoaGaur - Actualidad de Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ adibide. (2022-10-06). ««Azken estropadara arte erakutsi dugu borrokatu dugula mailari eusteko»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Emakumezkoen Traineru Ligako denboraldiak | ![]() |
---|---|---|
2009 (*) • 2010 (*) • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 |