Eoin O'Duffy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eoin O'Duffy
Eoin O'Duffy.png
Leader of Fine Gael

1933ko maiatzak 4 - 1934ko ekainak 16 - W. T. Cosgrave
Deputy to the Dáil

1922ko irailak 9 - 1923ko abuztuak 9
Barrutia: Monaghan
Hautaketa: Irish general election, 1922
Deputy to the Dáil

1921eko abuztuak 16 - 1922ko ekainak 8
Barrutia: Monaghan
Hautaketa: Irish elections, 1921
Blueshirts

Bizitza
Jaiotza Monaghaneko konderria1890eko urtarrilaren 28a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Irish Republic
Heriotza Dublin1944ko azaroaren 30a (54 urte)
Hobiratze lekua Glasnevin hilerria
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ofiziala
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Sinn Féin

Eoin O'Duffy, jaiotzez Owen Duffy, irlanderaz: Eoin Ó Dubhthaigh, (Lough Egish, Monaghan konderria, 1890eko urtarrilaren 28a - Dublin, 1944ko azaroaren 30a) irlandar errepublikar, militar eta polizia buru bat izan zen.

Irlandako Independentzia Gerran zehar IRAko buruzagietako bat izan zen, Anglo-Irlandar Itunaren alde agertu eta Irlandako Estatu Askea sortzean Irlandako Armada berriaren jeneral gisa Irlandako Gerra Zibilan ituna eta banaketaren aurkariak gogor borrokatu zituen. Ondoren, Garda Síochána poliziaren zuzendari ordea izan zen.

O'Duffyk joera kontserbadore, katoliko eta antikomunista zuen, Anglo-Irlandar Itunaren aldeko Cumann na nGaedhael alderdiko kide egin zen eta handik gutxira eskuin muturra eta faxismoarekiko erakarpena izan zuen, Blueshirts irlandar erakunde armatu eta faxista sortuz.

Fine Gael alderdiko kide eta denbora labur batez buru ere izan zen, baina bere eskuin muturreko joerak eta izaera ahobero samarrak alderdikideak desoroso sentituarazi eta azkenean alderditik kanporatua izan zen, gainontzeko alderdien aurrean ahul eta lotsagarri uzten baizituen. Benito Mussolini eta Francisco Franco diktadoreen miresle ere izan zen.

Espainiako Gerra Zibilan Frankisten alde borrokatu zen Irlandar Brigadaren buru izan zen. Franco diktadoreari gerra irabazteagatik zoriondu eta espainiarrak eskerrak eman zizkion.

Ondoren, Irlandara itzuli zen. Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziari Irlandar Brigada Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko eskeintza egin zien, baina naziek ez zuten eskeintza serioski hartu.

Une horretatik aurrera bere osasuna okertzen hasi eta 1944ko azaroaren 30ean, 54 urterekin, Dublin hirian zendu zen. Glasnevin hilerrian lurperatua dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eoin O'Duffy Aldatu lotura Wikidatan