Epsilon Eridani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Epsilon Eridani
View epsilon eridani c.png
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Eridanus
Igoera zuzena 03h 32m 55.84496s
Deklinazioa −09° 27′ 29.7312″
Itxurazko magnitudea (V)3.736
Ezaugarriak
Mota espektralaK2V
Itxurazko magnitudea (B)4.61
Itxurazko magnitudea (V)3.73
Itxurazko magnitudea (J)2.228 ±0.298
Itxurazko magnitudea (H)1.880 ± 0.276
Itxurazko magnitudea (K)1.776 ± 0.286
U−B kolore indizea+0.571
B−V kolore indizea+0.887
Aldakor motaBY Dra
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+15.5 ± 0.9 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: −975.17 mas/u
Dec.: 19.49 mas/u
Paralajea (π)311.37 ± 0.1 mas
Distantzia10,475 ± 0,003 au
(3,212 ± 0,001 pc)
Magnitude absolutua (MV)6.19
Zehaztasunak
Masa0.82 ± 0.02 M
Erradioa0.735 ± 0.005 R
Argitasuna0.34 L
Gainazaleko grabitatea (log g)4.30 ± 0.08
Tenperatura5,084 ± 5.9 K
Metaltasuna [Fe/H]−0.13 ± 0.04 dex
Errotazioa11.2 egun
Biratze abiadura (v sin i)2.4 ± 0.5 km/s
Adina400−800 Mu
Beste izendapenak
18 Eridani, BD -09°697, GCTP 742.00, GJ 144, HD 22049, HIP 16537, HR 1084, LHS 1557, SAO 130564, WDS 03330-0928.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Epsilon Eridani Eridanus konstelazioko izar bat da. Lurretik 10,5 argi-urteko distantziara dago, eta gure eguzki-sistematik gertuen dagoenetako bat da, baita begi hutsez ikus daitekeen laugarren hurbilenekoa ere. Sekuentzia nagusiko izar bat da, K2 espektro motakoa, gure eguzkiaren antzekoa, 0,83 eguzki masako masarekin, 0,895 eguzki erradioko erradioarekin eta gure eguzkiarenaren 0,28ko argitasunarekin.

Bere espektro optikoa oso aldakorra da, igorpenezko espektro lerro askorekin. Gutxi gora-behera 11 egunetik behin biratzen duen eremu magnetiko indartsu bat du. Bere errotazio periodoa 12 egunekoa da. Guzti hau horrela izateko arrazoia bere gaztetasuna da, 600 milioi urteko adina bait du, gure eguzkiak 4600 milioi urte dituen bitartean.

Planeta sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere inguruan biratzen duen exoplaneta bat du, Epsilon Eridani b izenekoa, 2000n Artie Hatzes buru zuen astronomo talde batek aurkitu zuena. Jupiterren masaren 1,2 ± 0,33 du, eta bere izarretik 3,3 unitate astronomikoko distantziara dago. Beste behatzaile batzuk, Geoffrey Marcy barne, planetak izarrari eragiten dion Doppler efektuari buruzko informazio gehiago eskatu zuten, eremu magnetiko handi eta aldakor bat eragiten baitzuen. Bere existentzia, aurretik, 1990eko hamarkada hasieran Bruce Campbell eta Walker Gordon buru zituen kanadar talde batek susmatu zuen. Berrikiago, 2006an, Hubble espazio teleskopioak berretsi zuen bere existentzia. Orbita bat betetzen 6,9 urte behar ditu, eta oso orbita eszentrikoa du e=0,702koa. Bere izarrera 1,01 unitate astronomikoko distantziara hurbiltzen da, 2007an gertatu zena, eta izarragandik 5,77 unitate astronomikoko distantziara urruntzen da.

Bi hautsezko laino ditu, gure eguzki sistemako asteroide gerrikoa eta Kuiperren gerrikoa dauden antzeko distantzian, hurrenez hurren. Epsilon Eridani b planetaren plano berean daude, eta, beraz, Hubblek planetak hauts lainotik sortzen direla berretsi duela esaten da. Lainoko perturbazioek planeta berri batzuen existentzia adieraziko luke, Epsilon Eridani c eta Epsilon Eridani e deituko liratekeenak, Jupiterren masaren %10a izango luketenak eta, hurrenez hurren, 40 eta 25 unitate astronomikoko distantzian orbitatzen ariko liratekeenak, baina oraindik euren existentzia ez da baieztatu.

Epsilon Eridani izan zen bere inguruan planeta bat duen Lurretik gertuen dagoen izarra, 2012an ESOk Alfa Centauri Bbren aurkikuntza iragarri zuen arte.

Koordenatuak: Zeruko mapa 03h 32m 55.8442s, −09° 27′ 29.744″