Eridanus (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eridanus
Eridanus constellation map.svg
Datuak
Laburdura Eri
Genitiboa Eridani
Sinbologia Ibaia Stargate SG·1 symbol 29.svg
Igoera zuzena 3,25 h
Deklinazioa -29º°
Eremua 1138 gradu karratu

6. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

4
Izarrik distiratsuena α Eridani (Achernar)

(itxurazko magnitudea +0,45)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

Cetus
Fornax
Taurus
Fenix
Hydrus
Horologium
Tucana (izkina)
Caelum
Orion
Lepus

+32° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Abenduan

Eridanus gaur egungo 88 konstelazioen artean seigarren handiena da. Claudios Ptolemaiosek sailkatutako 48etako bat ere bada.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hegoaldereneko muturrean lehen magnitudeko Achernar (α Eridani) izarra dago. Acharnar oso izar berezi bat da, ezagutzen den lauenetako bat bait da. Behaketek diotenez, bere erradioa %50 luzeagoa da ekuatorean poloetan baino. Hau abiadura handian errotatzen duelako gertatzen da.

Eridanus konstelazioko beste izar ezagun bat Epsilon Eridani da, zientzia fikzioan ezagun egin dena gure eguzkiaren antzekoa izateagatik eta gertu egoteagatik. Ezagutzen zaio bere inguruan orbitatzen duen planeta bat behintzat, Jupiter bezalako gasezko erraldoi bat dena.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eridanus bi greziar mitorekin lotuta dago, biak konstelazioaren formarekin lotuak. Batzuetan, Eridanus Aquariusen urekin isurtzen zen ibaitzat hartzen zen. Kasu horietan Aquariusek Eridanusi begiratzen zion (Aquariusen izarren angelua eta lotura aldatzea eskatzen zuena, bere ura Eridanusera isur zedin).

Eridanus, batez ere, Faetonen mitoarekin lotzen da, Heliosen (Eguzkia) gurdi hegalaria hartu zuena, baina berau kontrolatzeko haina indar izan ez zuena, norantza ezberdinetan joanez. Emaitza, gurdia, batzuetan, Lurrera asko hurbiltzen dela da, basamortuak sortuz eta gizakien larruazala errez (etiopiarren larruazala azaltzen duen mito bat). Zeusek Faeton tximista bat botata eroraraziz parte hartu zuen. Konstelazioa, jatorrian, Faetonek zeharkatutako bidearen zatitzat hartu zen; ondoren, erori zen ibaitzat hartua izan zen, Eridano. Antzinaroko mitografoek ibai hori Po edo Nilo ote zen eztabaidatzen zuten. Egiptoarrek ibai hori Nilorekin identifikatzen zuten. Babiloniarrek, berriz, Eufratesekin.