Erdialdeko Inperioak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aliantza militarrak europan 1914an. Arrosaz, Erdialdeko Inperioak.

Erdialdeko Inperioak edo Erdialdeko Potentziak (alemanieraz Mittelmächte, hungarieraz Központi hatalmak, turkieraz İttifak Devletleri edo Bağlaşma Devletleri, bulgarieraz Централни сили) Austria-Hungariako Inperioak eta Alemaniar Inperioak Lehen Mundu Gerran osatutako koalizioari emandako izena da, hauei, ondoren, Otomandar Inperioa eta Bulgaria batuko zitzaizkielarik. Izena, Alemania eta Austria-Hungariako Inperioek Europan zuten erdialdeko kokapenarekin lotuta dago.

Koalizio honen jatorria, 1882an, Alemania, Austria-Hungaria eta Italiaren arteko Aliantza Hirukoitzean dago. Azken honek, Italiak, alegia, aliantza utzi zuen 1914an, Lehen Mundu Gerra hasi zen urtean, bere burua herrialde neutraltzat adieraziz. 1915eko maiatzak 23an, Italia gerran sartu zen aliatuen aldean, apirilak 26an Londresko Ituna sinatu ondoren, honen bidez, iparraldean, austriar probintziak lortu zituelarik.

Errusiaren hedapena mehatxu bezla ikusten zuenez, Otomandar Inperioak, ezkutuko adostasun militar bat sinatu zuen Alemaniarekin 1914ko abuztuan, gerran, urte horretako azaroan sartuz.

Bulgaria, Balkanetako Bigarren Gerran jasan zuen porrotagatik erresumindua, Erdialdeko Inperioei batu zitzaien 1915eko urrian.

Gerraren amaierarekin, Erdialdeko Inperioen lurraldeak zatitu egingo ziren, horrela nazio berriak jaioz. Honela, Austria-Hungariako Inperiotik, Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia agertu ziren, eta, Alemaniaren porrotak, Bigarren Poloniar Errepublika sorrarazi zuen. Otomandar Inperioari dagokionez, gaur Turkia denera murriztua geratu zen.

Estatu kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Potentzien hildako militarrak portzentualki banatuta.
  • Flag of the German Empire.svg Alemaniar Inperioa (1914ko abuztuaren 1ean gerratean sartu zen): 11.000.000 , 1.808.546 hildako, 4.247.143 zauritu, 1.152.800 gatibu/desagertu eta 7.208.489 gerrako biktima guztira.
  • Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Austria-Hungariako Inperioa (1914ko uztailaren 28an): 7.800.000 militar mobilizatuta, 922.500 hildako, 3.620.000 zauritu, 2.200.000 gatibu/desagertu, 6.742.500 gerrako biktima guztira.
  • Ottoman flag.svg Otomandar Inperioa (1914ko abuztuaren 2an sekretupean; urte hartako urriaren 29an agerian): 2.850.000 militar mobilizatuta, 325.000 hildako, 400.000 zauritu, 250.000 gatibu/desagertu, 975.000 gerrako biktima guztira.
  • Flag of Bulgaria.svg Bulgariako Erresuma (1915eko urriaren 14an): 1.200.000 militar mobilizatuta, 75.844 hildako, 153.390 zauritu, 27.029 gatibu/desagertu, 255.263 gerrako biktima guztira.

Aliantzak guztira 22.850.000 militar mobilizatuta, 3.131.890 hildako (%52a alemaniarrak, %35a austriar-hungariarrak, %10a otomandarrak eta %3a builgariarrak), 8.419.533 zauritu, 3.629.829 gatibu/desagertu eta 15.181.252 gerrako biktima izan zituen.

Buruzagi nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Inperioen buruzagiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]