Ernst Krenek
Itxura
Ernst Krenek (Viena, Austria, 1900eko abuztuaren 23a - Kalifornia, AEB, 1991ko abenduaren 22a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Austrian jaioa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vienako Akademian eta Berlingo Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Musika-joera eta -teknika ugari landu zituen. Neorromantizismotik abiatu bazen ere, geroago idazkera atonalera iritsi zen, eta hori ere utzi zuen jazzaren eraginari jarraitzeko.
Nazioartean arrakasta handia izan zuen Jonny spielt auf! (1927, Jo ezazu, Jonny) operarekin, disonantzia espresionista eta jazzaren eragina erakusten zuena.
Lan dodekafonikorik aipagarriena Karl V (1933) opera da. Geroagoko lanetan teknika atonal librea erabili zuen (Bosgarren Sinfonia) eta prozedura elektronikoak (1958, Spiritus Intelligentiae).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Krenek |