Ernst Röhm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst Röhm


Weimar Errepublikako Reichstagko kidea



Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnst Julius Günther Röhm
JaiotzaMunich1887ko azaroaren 28a
Herrialdea Alemania
HeriotzaStadelheim espetxea1934ko uztailaren 1a (46 urte)
Hobiratze lekuaWestfriedhof (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: magnizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Lantokia(k)Nurenberg eta Berlin
Jasotako sariak
KidetzaSturmabteilung
Zerbitzu militarra
Adar militarraDeutsches Heer
GraduaHauptmann
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Alemaniar Langileen Alderdia
German Völkisch Freedom Party (en) Itzuli
National Socialist Freedom Movement (en) Itzuli

Discogs: 810965 Find a Grave: 14714612 Edit the value on Wikidata
Röhm Hitlerren ondoan.

Ernst Julius Röhm (Munich, 1887ko azaroaren 28a - Munich, 1934ko uztailaren 1a) militar alemaniarra izan zen, Sturmabteilung (SA) taldearen burua eta sortzaileetakoa.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran Bavariako armadako ofiziala izan zen. Lorrainen zauri larria jaso zuen aurpegian. Gerraren ostean, Freikorps-en sartu zen, Weimar Errepublika sortu berriaren aurka jotzeko.

NSDAPen 1920an sartu zen. Sturmabteilung (SA) talde paramilitarraren sorreran hartu zuen parte, alderdiko buruak babestearren eta aurkari politikoei erasotzearren. Municheko Putscha izeneko estatu kolpean parte hartu zuen 1923an, baina huts egin zutenez gero, 15 hilabete eman zituen espetxean. Ateratakoan, Adolf Hitlerrekin batera lan egin zuen alderdia berriz altxatzeko.

SAren burua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolivian aholkulari militar ibili ondoren, 1931n Hitlerrek Alemaniara itzultzeko eskatu zion SAren zuzendaritza har zezan. Ideia berriak ekarri zituen, baina adiskideak paratu zituen goi postuetan, hainbat alderdikide haserraraziz. Baina orduko Röhm eta Hitler lagun minak ziren, eta elkarri "du" (hika) erabiliz hitz egiten zioten. Hermann Göring eta Joseph Goebbels ziren horrelakorik egiten zuten beste bakarrak.

Röhm burua zuela, SAk langileen alde egin zuen grebetan eta beste lan gatazketan, greben aurkako azpilana egiten zutenen kontra joz. SAren jarrera bortitzak lagundu zien naziei herritar xume askoren artean ospa lortzen, alderdi ezkertiarrei kenduta. Izan ere, SAkoak ezagunak ziren kale borroka, zurruta eta erradikalismo ia-ia sozialista zirela-eta.

1931n Munich Post aldizkari sozialistak argitaratu zuen Röhm homosexuala zela. Izan ere, SAko hainbat buru, tartean Edmund Heines ere, homosexualak zirela ezagutzen zen era zabal samarrean. Baina egunkariak Röhm-ek lagun bati igorritako gutunak eskuratu zituen, non beste gizonekin izandako harreman sexualak kontatzen zituen. Honen ondorioz nazio mailako eskandalua sortu zen.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazionalsozialistek 1933an boterea bereganatu zutenean, NSDAPren alde ezkertiarrak politika sozialista aplikatu nahi zuen, hala nola, enpresa handiak nazionalizatzea, langileen artean mozkinak banatzea eta interes tipoak jeistea. Röhm-ek "bigarren iraultzaz" eta atzerakoien aurka hitz egiten zuen.

Hala ere, Hitlerrek armadaren babesa bereganatu nahi zuen, osasunez pattal zebilen Hindenburg presidentea hildakoan bere eserlekua lortzeko. Gainera, armadako ofizialek SA erdeinatzen zuten, eta beldur ziren Röhm-ek armada SAren azpian sartu nahi zuela, bera guztien burua zela.

1934ko ekainaren hasieran, Hindenburgek Hitlerri esan zion gerra-legea indarrean jarriko zuela Alemaniako kaleetara bakea eraman ezean. Honek Hitler boteretik kenduko zukeen. Beraz, SA boteregabetzea eta bigarren iraultza hori bertan behera uztea hitzartu zuen armadarekin.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himmler, Heydrich eta Göring Röhmen aurka hasi ziren azpijana egiten. Röhmek Hitler boteretik kendu nahi zuela zioen istorioa Hitlerrengana iritsi zen, eta, agian, sinetsi ere egin zuen Führerek.

Hitlerrek Röhm-i deitu zion SAko buruak Bad Wiesseen biltzeko ekainaren 30an, Labana luzeen gaua izena hartuko zuen egunean hain zuzen ere. Egun horretan eta hurrengoetan, SAko buruzagitza osoa, baita nazien beste aurkari andana ere, garbitu zuten. Bere buruaz beste egiteko aukera eman zion Hitlerrek Röhm-i, baina uko egin zuen. Beraz, SSko bi buruzagik hil zuten.

Hurrengo egunetan kaleratu zen SAk matxinada prestatzeko asmoa zeukala. Hori izan zen garbiketa azaltzeko erabili zena. Uztailaren 13ko hitzaldi batean, Hitlerrek Röhmen homosexualitatea aipatu zuen eta garbiketa traizioaren kontrako kolpea izan zela esan zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Röhm Aldatu lotura Wikidatan