Errondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errondo
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

316 ensache amara errondotik.jpg

Errondotik antzinako bista Amarako zabalgunerantz.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 12″ N, 1° 58′ 57″ W / 43.30322°N,1.98251°W / 43.30322; -1.98251Koordenatuak: 43° 18′ 12″ N, 1° 58′ 57″ W / 43.30322°N,1.98251°W / 43.30322; -1.98251
Errondo hemen kokatua: Euskal Herria
Errondo
Errondo
Errondo hemen kokatua: Gipuzkoa
Errondo
Errondo
Errondo hemen kokatua: Donostia erdigunea
Errondo
Errondo
Errondo (Donostia erdigunea)
Altuera 11 m

Errondo Donostiako auzune bat da, Aiete auzoan. Goragune batean kokaturik, auzunetik Amara Berriko eta haratagoko ikuspegi zabalak daude. Guztiz hiritu gabeko auzunea da, oraindik inguru naturala gordetzen duena. Auzunearen izena inguruan zeuden Errondo Txiki eta Errondo Aundi baserrietatik dator. Inguruetan baziren beste baserri batzuk, hala nola Borroto, Uralde, Merkezabal, Puio, Aizkolene eta Juanistegi. 1976ko apirilak 28an Errondoko Bidea izeneko kalea izendatu zuen Donostiako Udalak, 1998ko urriaren 14an Errondoko Gaina kalea bilakatu zena.[1] Auzoaren azpiko tuneletatik Donostiako Amara auzoko sarrerak daude.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzunearen ardatza Errondo Gaina kalea da, Amarako Errondo pasealekutik aldapan gora igotzen dena, Donostialdeko metroko trenbide gaineko zubia pasa ondoren, eta Aieteko Oriamendi pasealekuarekin bat egitean bukatzen dena.

Ondare nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "San Sebastián, Historia de la ciudad a través de sus calles", Javier Sada, Txertoa 2007 orria 118-119