Styx (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estigia (satelitea)» orritik birbideratua)
Styx
Styx: Plutonen bostgarren egiaztatutako satelitea.
Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Showalter, M. R. (besteak beste)

Data

2012ko ekainaren 26 (2012ko uzatailaren 7an egiaztatua)

Izendapenak

S/2012 P 1, S/2012 (134340) 1 eta P5

Kategoria

Transneptunotar objektua, satelite naturala.

Elementu orbitalak
Makurdura orbitala

0.809°±0.162°

Ardatzerdi handia

42656±78 km

Eszentrikotasuna

0.005787±0.001144

Elementu orbital eratorriak
Orbita periodo siderala

3.24 ± 0.07 egun

Zeinen satelitea?

Plutonena

Ezaugarri fisikoak
Masa

7.5×1015 kg

Dimentsioak ≈ 16 × 9 × 8 km
Diametroa

10-25 km

Itxurazko magnitudea

27±0.3

Albedoa

0.65 ± 0.07 geometrikoa

Styx edo Estigia (S/2012 P 1 eta S/2012 (134340) 1 behin-behineko izenak jaso zituena, P5 bezala ere ezagutzen dena) Pluton planeta nanoaren satelite natural txiki bat da eta bere aurkikuntza 2012ko uztailaren 11ean atera zen argitara, Mark R. Showalterren eskutik.

Egiaztatua izan den Plutonen bostgarren satelitea da, lehena Karonte izan zen 1978an, jarraian aurkitu ziren Nix (2005), Hidra (2005) eta Kerberos (2011). Denek ere Plutonen sateliteen sistema osatzen dute.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hubble espazio-teleskopioak Wide Field Camera 3 (angelu-handiko kamera 3) tresnaren bidez atera zituen argazkiak aztertertzeko metodo bat erabiliz egin zen satelitearen aurkikuntza. Azterketa hau 2012ko ekainaren 26 eta uztailaren 9 egunen artean egin zen.

Aurkikuntza hau New Horizons zunda Plutonera iritsi baino lehenago egin zen, izan ere, 2015ean iritsi zen planeta nanoa bisitatzera. Zunda hau leku hauetara iritsi zenean, hainbat ikerketa egin eta satelite-sistemaren inguruko xehetasun gehiago jakin ziren. Aurkikuntza egin zuen taldea SETI institutuko Mark R. Showalterrek, Johns Hopkins Unibertsitateko H.A. Weaverrek eta Hego-Mendebaldeko Ikerketa Institutuko S.A. Stern, A.J. Steffl, eta M.W. Buiek osatu zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Styx sateliteak 10 eta 25 km arteko diametro bat duela uste da, zifra hau gorputzak duen itxurazko magnitudea (27 ± 0.3) eta goialdeko albedoa (0.35) zein behealdekoa (0.04) erabiliz lortzen da. Bestalde, gorputzak 20.2 ± 0.1 eguneko orbita-periodoa du eta Pluton-Karonte sistemaren orbita-periodoarekiko 1:3 erresonantzian kokaturik dago.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plutonen sateliteen sorrera azaltzen duen teoriaren irudikapena ikus dezakegu.

Gaur egun, Plutonen sateliteen sistemaren sorrera eta beraz, Styxena azaltzeko orduan indar gehien duen teoriaren arabera, Plutonek Kuiper gerrikoko beste gorputz handi batekin talka egin zuen. Talka honek, Plutonen inguruan hautsezko eraztun-sistema bat sortu zuen eta beranduago, bertatik satelite hauek sortu ziren.

Sorrera pausoz pauso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik, Kuiper gerrikoko objektu bat (KBO) Plutonengana hurbiltzen da, honek grabitazio indarraren eraginez, planeta nanoaren aurka talka egin eta irudian ikus dezakegun bezala, Pluton desitxuratu eta planetaren materia sakabanatu egiten du espazioan zehar. Materia honek laugarren pausuan, planeta nanoaren inguruan eraztun-sistema bat osatzen duela antzematen dugu, eta materia hau batuz Karonte satelite handia sortzen hasi dela ere ikusten da. Azkenik, bostgarren pausuan Plutonek berriz ere itxura biribila hartu du Karonterekin batera. Aipatzekoa da, irudian ikusten ez diren arren, Nix, Hidra, Kerberos eta Styx sateliteak ere hautsezko eraztunetik sortu zirela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]