Disko sakabanatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Disko sakabanatuko gorputzak.

Disko sakabanatua edota disko lausoa Eguzki-sistemaren eremu bat da. Bere zatirik barnealdekoena Kuiper gerrikoarekin gainezarri (Eguzkitik 30 UAra) eta ehunka UA izan ditzakeen distantzia ezezagun bateraino hedatzen da, beste makurdura orbitalekin ere gainezartzen da eta ekliptikaren azpitik dago. Planetoide kopuru ezezagun batez osatua dago (oraingoz 90 inguru topatu dira), hauek objektu sakabanatu edota soilik disko sakabanatuko objektuak izendapenez ezagutzen dira (ingelesez scattered-disk objects edo SDO), eta Neptunoz haraindiko objektuen barnean daude. Gorputz izoztuak dira, batzuk 1000 kilometro baino gehiagoko diametroa dute, hauetako lehenebizikoa 1995ean aurkitu zen. Multzo honetako objekturik handiena 2005ean topatutako Eris planeta nanoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Disko sakabanatua