2012 VP113

Wikipedia, Entziklopedia askea
2012 VP113

2012VP113ren orbitaren simulazioa. 2017 zuen posizioan ikus daiteke eta Eguzki-sistemako gainerako objektuen orbitekin alderatu.

Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Scott Sheppard eta Chad Trujillo

Data

2012ko azaroaren 5

Izendapenak

2012 VP113

Kategoria

Transneptunotar objektua, Sednoidea

Elementu orbitalak
Goranzko nodoaren luzera

90.818°

Makurdura orbitala

24.047°

Periastroaren argumentua

293.72°

Ardatzerdi handia

265.8 AU

Eszentrikotasuna

0.68960

Batez besteko anomalia

3.2115°

Elementu orbital eratorriak
Periastroa edo perihelioa

80.486 AU

(12.0405 Tm) (q)

Apoastroa edo afelioa

438.11 AU

(65.540 Tm) (Q)

Orbita periodo siderala

4175.54 urte (1525115 egun) 

Ezaugarri fisikoak
Dimentsioak 300–1000 km (450km ofizialki)
Diametroa

1180 - 1800 km

Itxurazko magnitudea

23.4

Magnitude absolutua

4.0 (MPC)[1]

4.0 (JPL)[2]

4.3[3]

Albedoa

0.15

Tenperatura

< –240 °C


2012 VP113 , 2012 VP113 bezala ere idatzia, transneptunotar objektu bat da, 450km inguruko zabalera duena eta izoztuta dagoena. Eguzkitik 12 000 milioi kilometrora kokaturik dago gutxi gorabehera, bere orbitaren punturik urrunena 67 000 milioi kilometrora dago.

2012VP113, izenak dioen bezala, 2012ko azaroaren 5ean aurkitu zen, Cerro Tololoko behatoki interamerikarrean. 4m-ko "Víctor M. Blanco" teleskopioarekin aurkitu zuten eta "Magallanes" teleskopioa (Txileko ''Las Campanas'' behatokiko Carnegie institutuan aurki daiteke) erabili zuten objektu honen orbita eta gainazaleko ezaugarriak zehazteko. Hawaiien kokaturik dagoen Gemini behatokiko Scott Sheppardek eta Chad Trujillok kalkulatu zuten, objektu honek Eguzkiaren inguruan bira bat emateko 4000 urte inguru behar zituela.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 VP113ren perihelioa (Eguzkitik hurbilen dagoen unea) Eguzki-sistemako objektu guztien artean dagoen urrunena da. Eduki zuen azken perihelioan, 1979 urtean, Eguzkitik 80 UAra kokatu zen, gaur egun Eguzkitik 83 UA ingurura dago. Perihelioa 47 UA baino urrunago duten lau objektu baino ez dira ezagutzen: Sedna (76 UA), 2004 XR190 (51 UA), 2010 GB174 (48 UA) eta 2004 VN112 (47 UA). Dirudienez, 50-75 UA bitartean objektu gutxi ezagutzea ez da behaketa faltaren errua, seguruenik, bertan, Kuiper gerrikoan dauden objektuen kopuruarekin alderatuta, askoz gutxiago egongo dira, oraindik astronomoek ez dakite zein den objektu faltaren zergatia. 2012 VP113, Oorten hodeiko objektuen kidea dela dirudi.

Astronomoek oraindik ez dakite 2012 VP113ren orbitaren urruntasunaren zergatia nola azaldu. Kuiper gerrikoa baino urrunago dagoen objektu honen orbitaren zergatia azaltzeko, Sednarekin egin den bezala, Bederatzigarren planetaren teoria erabili da. Labur esanda, teoria honek dio Oorten hodeiean planeta handi eta masibo bat dagoela, Lurraren tamaina baino handiagoa duena, eta seguruenik, gasez osaturik dagoena, Neptuno bezala. Plutonetik haratago dauden objektuen orbiten ezaugarriek planeta honen existentzia ahalbidetzen dute eta azkeneko ikerketek diotenez, planeta hau existitzeak zuzenan azalduko lituzke aipatutako objektuen orbita arraroak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]