Hidra (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidra (satelitea)
Hydra 14.07.2015.jpg
Aurkikuntza
AurkitzaileaHubble teleskopioa

Pluto Companion

Search Team
Data2005eko ekaina
KategoriaSatelite natural eta Plutonen sateliteak
Ezaugarri orbitalak
Zeren satelitePluton
Ardatzerdi handia64.749 km
Eszentrikotasuna0,0051
Orbita-periodoa38,206 ± 0,001 egun
Makurdura orbitala0,212°
Ezaugarri fisikoak
Erradioa57,5 km
Masa4,2 ×1017
Dentsitatea?
Grabitatea azalean? m/s2
Albedoa0,04-0,35 (ustez)
Tenperatura33-55
Itxurazko magnitudea23,38

Hidra (edo Pluton III) Pluton planeta nanoak eta Karon sateliteak osatzen duten sistema bitarraren satelite bat da, eta sistema horren barizentroa orbitatzen du. Nix satelitearekin batera aurkitu zen 2005ean.

Karonen eta Nixen orbita-planoan dago, eta 100 km inguruko diametroa du. Hidraren itxurazko magnitudea +22,91 da; beraz, ezinezkoa da Lurretik ikustea.

Haren orbita ez da erabat zirkularra; eszentrizitatea 0,051 da, ez handia, baina ez da zero. 38,2 eguneko orbita-periodoa du, eta ia 1:6 orbita-erresonantzian dago Karonekin. Aurkitu zenean, Hydra % 25 distiratsua zen Nix haren satelite kidea baino. Espektralki neutral ageri da, Karon eta Nix bezala; Pluton, berriz, gorrixka da.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtearen amaieran aurkitu zuen Hubble teleskopioaren Pluto Companion Search Team-ek (Hal A. Weaver, Alan Stern, Max J. Mutchler, Andrew J. Steffl, Marc W. Buie, William J. Merline, John R. Spencer, Eliot F. Young eta Leslie A. Young), eta Hubble teleskopioak, 2006ko otsailean, haren existentzia berretsi zuen. Aurkikuntza ekarri zuten irudiak 2005eko maiatzaren 15ean hartu ziren, eta urriaren 31n eman zen aurkikuntzaren berri.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, S/2005 P 1 behin-behineko izendapena esleitu zitzaion, baina, 2006ko ekainaren 21ean, Nazioarteko Astronomia Batasunak Hidra izenez bataiatu zuen. Mitologia grekoko Hidra izenetik dator. Hidra Herkulesen kontra borrokatu zen bederatzi buruko sugea zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]