Ethel Lilian Voynich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ethel Lilian Voynich

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEthel Lilian Boole
JaiotzaBallintemple1864ko maiatzaren 11
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaLondres
Berlin
San Petersburgo
New York
Novozhivotinnoye (en) Itzuli
HeriotzaNew York1960ko uztailaren 27a (96 urte)
Familia
AitaGeorge Boole
AmaMary Everest Boole
Ezkontidea(k)Wilfrid Voynich (en) Itzuli  (1902 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, aktibista, musikagilea, prosalaria, itzultzailea eta sufragista
Lan nabarmenak
IMDB: nm0903920 Edit the value on Wikidata

Ethel Lilian Voynich, sortzez Boole (Ballintemple, 1864ko maiatzaren 11 - New York, 1960ko uztailaren 27a), idazlea, musikaria eta sufragista hainbat mugimendu sozialistatan. Aita George Boole matematikari ospetsua zen, ama Mary Everest Boole, eta amaren aita George Everest geografoa. 1893an, Wilfrid M. Voynich iraultzaile eta bibliofiloarekin ezkondu zen, Voynich-en eskuizkribuko eponimoa zena.

The Gadfly[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere The Gadfly (Ezpara, intsektu bat) nobelagatik da ezaguna. 1897ko ekainaren argitaratu zuten Estatu Batuetan, eta 1897ko irailean Erresuma Batuan. Italiako iraultzaile baten borroka deskribatzen zuen. Eleberri hori oso ezaguna izan zen Sobietar Batasunean, best seller bat, eta ia nahitaezko irakurketa bihurtu zen, baita Txinan ere, arrazoi ideologikoengatik literaturakoengatik baino gehiago. Kalkulatzen da 2.500.000 liburu-ale saldu zirela, Sobietar Batasunarentzat bakarrik, bera hil zen unean.

1955ean, Alexandre Feinzimmer errusiarrak izenburu berarekin egokitu zuen eleberri hori zinemara (errusieraz: Ovod). Dmitri Chostakovitch konpositoreak egin zuen musika (The Gadfly - Opus 97. zk.). Nikolaï Machtchenko zinemagile sobietarrak 1980an egokitu zuen, izenburu berarekin.

Robin Bruce Lockhart historialariaren arabera, Sidney Reilly, abenturazale eta Britainia Handiko Secret Intelligence Serviceko (Zerbitzu Sekretuak) agente sekretua, Londresen elkartu zen 1895ean Ethel Lilianekin. Maitale bihurtu ziren denboraldi labur batez, eta elkarrekin joan ziren Italiara. Bidaia hartan, Reilly "biluztu" egin ei zen, eta Errusian izan zuen gaztetasun bitxiaren historia kontatu zion. Lotura hura amaitu ondoren, Ethel Lilianek istorio hura erabili zuen The Gadfly idazteko.[1] Hala ere, Andrew Cookek (Reillyren biografoak) baztertu egiten zuen gertaeren bertsio erromantiko hori, eta iradoki zuen Reilly emakume gaztearen ondoan egon zela, Britainia Handiko informazio-zerbitzuen kontura, Voynichen jarduera iraultzaile eta erradikalen jarraipena egiteko eta Metropolitan Police Special Branchi ko William Melville ri ematen zizkiola kontuak.[2]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (2032) Ethel, asteroidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Robin Bruce Lockhart, Reilly: Ace of Spies; 1986, Hippocrene Books, ISBN 0-88029-072-2.
  2. Page 39, Andrew Cook, Ace of Spies: The True Story of Sidney Reilly, 2004, Tempus Publishing, ISBN 0-7524-2959-0.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Gadfly (La Mouche-cheval), New York, Henry Holt and Co., 1897.
  • Six Lyrics From the Ruthenian of Taras Shevchenko, The Song of the Merchant Kalashnikov (lehena Taras Chevtchenkorena, bigarrena Mikhail Lermontovena) Mikhail Lermontoven poemes itzulpena errusieratik; London, Elkin Mathews, 1911.
  • Chopin's letters ; Frédéric Chopinen Lettres originales polonaises et françaises lanaren itzulpena, hitzaurrea eta argitalpen-oharrak, Henryk Opienskik bilduak; New York, A. A. Knopf, 1931.
  • Put off thy shoes (Baztertu zure oinetakoak), New York, The Macmillan company, 1945.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]