Eugene Debs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eugene Debs
Eugene V Debs 1912.jpg
member of the Indiana House of Representatives

Bizitza
Jaiotza Terre Haute (Indiana)1855eko azaroaren 5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
aberrigabea
Heriotza Elmhurst (Illinois)1926ko urriaren 20a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, sindikalista eta bakearen aldeko aktibista
Lantokia(k) Indianapolis
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Christiana
Alderdi politikoa Socialist Party of America
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Eugene V. Debs signature.png

Eugene Victor Debs (Terre Haute, Indiana, AEB, 1855eko azaroaren 5a - Elmhurst, Illinois, AEB, 1926ko urriaren 20a) estatubatuar politikaria izan zen. AEBetako langile mugimendua sustatu zuen eta American Railway Union (ARU), Industrial Workers of the World (IWW) eta AEBetako Alderdi Sozialistaren lider izan zen. AEBetan sozialisten emaitza hoberenak berarekin lortu ziren, 1912an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugene Victor Debs Terre Hauten jaio zen, Indianan, AEBn, 1855eko azaroaren 5ean. Hamalau urterako etxetik joana zen, trenbideetan lan egiteko eta berehala erakarri zuen sindikalismoak. Estatubatuar Burdinbideetako Sindikatuko lehendakari, arrakasta handiko greba zuzendu zuen 1894an Great Northern Railroad trenbide konpainiaren aurka. Bi hilabete geroago, preso hartu zuten Woodstockeko kartzelan Chicagoko Pullman konpainiaren aurka egindako greba zela-eta. 125.000 sindikalistek utzi zuten lana eta milaka soldadu eta polizia saiatu ziren hura hausten. Bi astetan, 12 pertsona behintzat hil ziren eta trenbideetako jabetza handiak geratu ziren suntsituta. Grebak porrot egin zuen eta Debs eta beste ARUko buruzagiak atxilo hartu zituzten[1]. Kartzelan ezagutu zuen gero kongresista izango zen Victor Berger sozialista eta honek erakutsi zizkion Karl Marxen ideiak eta sozialismoa. Atera bezain pronto, Debsek bere burua sozialista aldarrikatu zuen.

Asko baino lehenago, Alderdi Sozial Demokrata sortu zuen, 1901ean AEBko Alderdi Sozialista izango zena. Behin eta berriro aurkeztu zen lehendakaritzara (1904, 1908, 1912 eta 1920an) azkenekoan 915.000 boto jaso zituelarik. 1918az geroztik, kartzelan zegoen, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri baitzioten I. MGren aurka egoteagatik. Sedizio salaketapean, 1921ean Warren G. Hardingek askatu arte egon zen atxilo[2].

1926ko urriaren 20an, kartzelan garatutako bihotzeko gaixotasunak hil zuen Debs Elmhursten, Illinoisen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugene Debs Aldatu lotura Wikidatan