Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Confederal Group of the European United Left/Nordic Green Left |
Izen laburra | GUE/NGL eta EUL/NGL |
Mota | Europako Parlamentuko talde politikoak |
Ideologia | sozialismo demokratikoa eta Euroeszeptizismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Europako Parlamentua 46 / 720 | |
Agintea | |
Lehendakaria | Gabriele Zimmer (mul) , Manon Aubry eta Martin Schirdewan |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1995eko urtarrilaren 6a |
Aurrekoak | European United Left (en) |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala (GUE-NGL siglak ditu; GUE, frantsesez: Gauche Unitaire Européenne, eta NGL, ingelesez: Nordic Green Left), Europako Parlamentuko talde parlamentarioa da, izaera sozialista eta komunista duena. Taldea alderdi hauek osatzen dute: Europako Ezkerraren Alderdia, Iparraldeko Ezker Berdea, Portugalgo Alderdi Komunista, Sinn Féin irlandarra eta Euskal Herria Bildu alderdia. Gaur egun Europako Parlamentuan duen bozeramailea Gabriele Zimmer.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezker antikapitalista urteetan elkarrekin lanean aritu dira Europako Parlamentuan talde berdinaren barruan. 1989an, lau alderdi ziren:
- Italiako Alderdi Komunista (PCI),
- Ezker Batua (IU), Espainia
- Danimarkako Alderdi Popular Sozialista (SF)
- Synaspismós (SYN), Grezia
Lau alderdi hauek Europako Ezker Unitarioa (GUE) erabaki zuten. Italiako Alderdi Komunista Ezkerreko Alderdi Demokratikoa bilakatu zenean, talde honetatik atera eta Internazional Sozialistari eta Europako Parlamentuan Europako Alderdi Sozialistari batzea erabaki zuten.
Aliantza hau zabaldu egin zen eta Europako Parlamentuko 4. legealdian, 1994an, talde politiko bezala eratu zen Europako Ezker Batuaren Talde Konfederala izenaren pean (GUE). Hauek izan ziren sortzaileak:
- Ezker Batua (IU), Espainia
- Frantziako Alderdi Komunista (PCF), Frantzia
- Errefundazio Komunistaren Alderdia (PRC), Italia,
- Portugalgo Alderdi Komunista (PCP),
- Greziako Alderdi Komunista (KKE)
- Synaspismós (SYN), Grezia.
Europako iparraldeko herrialdeak eta Austria Europar Batasunean sartzearekin, 1995eko urtarrilean, alderdi hauek batu ziren: Ezkerraren Alderdia (VP) (Suedia), Ezkerreko Aliantza (Finlandia). Era berean, Danimarkako Alderdi Popular Sozialistak (SF) Suedia eta Finlandiako alderdiekin batera Iparraldeko Ezker Berdea (NGL) sortu zuten.
Batasun horrek Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala izena hartu zuen, GUE/NGL akronimoa zuela (ingelesez: Confederal Group of the European United Left/Nordic Green Left
Talde honetako zenbait kidek 2004eko urtarrilean deialdia egin zieten ezkerreko alderdiei alderdi politiko europar berri bat sortzeko. Azkenik, Europako Ezkerraren Alderdia sortu zen Erroman 2004ko maiatzaren 8an eta 9an.
2009an 17 alderdi politiko ordezkatzen zituen 12 herrialde desberdinekoak. 35 eurodiputaturekin, parlamentuko seigarren taldea zen,
2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeen ondoren, taldea alderdi eta eurodiputatu hauek osatzen dute:[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ European elections: MEP lists country-by-country (Complete); The Parliament Magazine. Sartze-data 2014ko ekainaren 11.
- ↑ Strengthened Left will fight for alternatives to EU leaders’ dud politics; GUE/NGL, 2014ko ekainaren 11.
- ↑ (Ingelesez) SYRIZA MEP goes independent. ekathimerini.com (Noiz kontsultatua: 2015ko irailaren 13a).