Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa
Sorrera 2016
Antolatzailea Euskadiko Arraun Federazioa
Partehartzaileak Euskal Herriko traineruak
Modalitatea erlojupekoa
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Zierbena (3)
Emakumezkoak:
Euskal Herria San Juan (2)
Azken ekitaldia 2019
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Euskal Herria Zierbena
Emakumezkoak:
Euskal Herria Orio
Webgunea Arraunketako Euskal federakundea

Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa denboraldi-aurrean antolaturiko estropada da. Ohikoa baino distantzia luzeagoan jokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ekitaldia 2016an izan zen Bilbon, 7.408 metroko distantzian, eta Deustu Arraun Taldeak antolatu zuen. Bigarrena, 2017an, Pasai San Pedron jokatu zen Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta, hiru miliako distantzia klasikoan; Pasaiako erlojupeko traineru estropadarako ere baliagarria izan zen. 2017ko ekitaldian, emakumezkoen traineruek ere jokatu zuten txapelketa, eta baita beteranoen traineruek ere. Guztira 46 traineru elkartu ziren Pasaian. 2018tik aurrera, Legutioko urtegian egin da (6.000 m-ko distantzia gizonentzat, 4.000 m-koa emakumeentzat).[1]

Gizonezkoen txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekua Urtea Med 1.png Med 2.png Med 3.png
Bilbo 2016 Zierbena (¹) Kaiku Portugalete
Pasaia 2017 Hondarribia Donostiarra Zierbena
Legutio 2018 Zierbena Hondarribia Donostiarra
Legutio 2019 Zierbena Hondarribia Ondarroa

(¹) 2016ko lehenengo ekitaldian denborarik onena Hondarribiak egin bazuen ere, deskalifikatua izan zen arraunlari bat modu desegokian inskribatzeagatik. Ondorioz Zierbenak jaso zuen txapela.[2]

Garaipenak

Elkartea Garaipenak Urteak
     Zierbena 3 2016, 2018, 2019
     Hondarribia 1 2017

Emakumezkoen txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekua Urtea Med 1.png Med 2.png Med 3.png
Pasaia 2017 San Juan Orio Arraun Lagunak
Legutio 2018 San Juan Orio Hibaika
Legutio 2019 Orio Arraun Lagunak Hondarribia

Garaipenak

Elkartea Garaipenak Urteak
     San Juan 2 2017, 2018
     Orio 1 2019

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]