Feministaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Feministaldia
Feministaldia Christina Rosenvinge (31680270846).jpg
Ekitaldiak 13
Sorrera data 2006
Udalerria Donostia
Webgunea Femninistaldia

Feministaldia Donostian 2006 geroztik egiten den kultura feminista jaialdia da. Plazandreok plataforma politikoak antolatzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feministaldia 2006tik aurrera abenduan burutzen den jaialdia da. Hasieran Donostiako Arteleku eta 2015etik aurrera Tabakalera eta Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharrean izan ditu egoitza nagusiak[1] [2] eta Emakunde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala laguntzaile.[3][4]

Xedea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feministaldiak askatasun espazioak sustatzen ditu, adierazpen feminista ahalbidetu eta emakume artista, feminista eta ekintzaileen topagune iraultzailea da.[5] Bazterretan egon eta planteamendu hegemonikoetatik aldentzen diren emakume eta kultura feministarekin estuki lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune da.[6]

Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdia hiru ekintza-ildoen inguruan antolatzen da: ildo dibulgatzailea (pertsona eta kolektibo ezberdinen erakustaldi, solasaldi, ekintza eta bideo-emanaldiak), praktikoa (ahalduntze-tailerrak) eta ludikoa (jai zein kontzertuen inguruko bilguneak).[7]

Azken urteetan jaialdi bakoitzak gai desberdina hartzen du ardatz. Hauek dira jaialdi bakoitzaren programa eta gaiak:

  • 2006, [8] 2007,[9] 2008,[10] 2009,[11] 2010,[12] 2011.[13]
  • 2012 Espazioa, presentzia, denbora eta hitza.[14] [15][16]
  • 2013 Belaunaldien artean: tentsioa-ihesa-amodioa. [17] [1]
  • 2014 Monster kultura: normaltzat hartzen denaren ikuspegia zabaldu eta freak, itsusi, ez zuzenak.[18] [19]
  • 2015 #Kontra: itxuran elkarren artean harremanik ez duten gaiak landu zituen.[20] [21] [22]
  • 2016 #Plaza: historikoki emakumeei ukatu egin zaien espazioa, eraldaketarako balizko espazioa.[23] [24] [25]
  • 2017 #Fobia: desberdinarekiko, arraroarekiko, disidentearekiko gorrotoaz hausnartzea da helburua.[26][3]
  • 2018: #Okerrak: arautik kanpo dauden bideak eta bizitzak urratu nahi izan dituzte.[27] [28][29]

Hizlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio ezberdinetan zehar jakintza-eremu ezberdineko hamaika aditu feminista pasa dira Feministalditik haien proposamenak ekartzera: Silvia Federici, Zaida Fernández, Medeak, Maitena Monroy, Remedios Zafra, Mari Luz Esteban, Marina Abramovic, Nerea Barjola, Maialen Lujanbio, Amaia Perez Orozco, Esther Ferrer, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Itxaro Borda, Dora Salazar eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «Belaunaldien eta adierazpen artistikoen arteko zubia izan nahi du VIII. Feministaldiak» Irutxuloko Hitza 2013-12-04 . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  2. (Gaztelaniaz)  ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA | Kulturaldia.com - Donostia culture & fun magazine . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  3. a b   «‘Feministaldia 2017’ kultura feministaren XII. jaialdia hartuko du Tabakalerak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  4.   «Berriak - Detalle - berdintasuna» berdintasuna.gipuzkoa.net . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  5.   «Directamente al centro de las posibilidades | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  6.   «Abiatu da aurtengo Feministaldia» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  7.   «Prentsa Dosierra» Plazandreok . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  8.   «Feministaldia ’06» Feministaldia 2018 2012-11-21 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  9.   «Feministaldia ’07» Feministaldia 2018 2012-11-21 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  10.   «Feministaldia ’08» Feministaldia 2018 2012-11-21 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  11.   «Feministaldia ’09» Feministaldia 2018 2012-11-21 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  12.   «Feministaldia ’10» Feministaldia 2018 2012-11-21 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  13. (Gaztelaniaz)  «Feministaldia ’11» Feministaldia 2018 2012-11-21 . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  14.   «Feministaldia ’12» Feministaldia 2018 2013-12-06 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  15.   «Feministaldia 2012: Espacio, presencia, tiempo y palabra. | wikihistorias» www.wiki-historias.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  16.   Berria.eus «Feministaldiak 'Espazioa, presentzia, denbora, hitza' gaia du aztergai» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  17.   feministaldia () «Belaunaldien eta adierazpen artistikoen arteko zubiak» Feministaldia 2018 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  18.   «Feministaldia ’14» Feministaldia 2018 2015-11-30 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  19. (Gaztelaniaz)  Fernández, Paola «Feministaldia: Arte y política desde la sensibilidad feminista» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  20.   «Feministaldia ’15» Feministaldia 2018 2015-12-10 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  21.   klitto! «“Feminismoaren esentzia da diskurtso hegemonikoei #kontra egin eta beste proposamen bat eraikitzea”» Klitto! . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  22.   «Feministaldia 2015» www.tabakalera.eu 2015-12-10 . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  23.   feministaldia () «EGITARAUA / PROGRAMA: Feministaldia 2016 #plaza» Feministaldia 2018 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  24.   «Feministaldia 2016» www.kulturklik.euskadi.eus 2016-12-07 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  25. (Gaztelaniaz)  Press, Europa «Tabakalera y Guardetxe acogen desde el lunes una nueva edición del festival de cultura feminista Feministaldia» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .
  26.   olla, Suelta la (2017-11-29) «Feministaldia 2017-#Fobia| XII Festival de Cultura Feminista del 27 de noviembre al 3 de diciembre en Tabakalera» halabedi . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  27.   feministaldia () «PROGRAMA 2018 – okerrak» Feministaldia 2018 . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  28.   Iruretagoyena, Ana «“Orain interesgarriagoak dira ikusten ez ziren errealitateak”» Klitto! . Noiz kontsultatua: 2018-12-17 .
  29. (Ingelesez)  Berria.eus «Identitate "okerrak" aldarri hartuta, martxan da Feministaldia» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-12-18 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]