Frank Forde
Francis Michael Forde (Mitchell, Queensland, 1890eko uztailaren 18a - Brisbane, 1983ko urtarrilaren 28a) Australiako 15. lehen ministroa izan zen.
Queenslanden jaio zen, irlandar gurasoen semea. Irakasle eta telegrafista lanetan aritu zen politikan hasi aurretik. 1922an diputatu federal hautatu zuten eta 1931n James Scullinen gobernuan sartu zen. 1941ean John Curtinek Armadako Ministro izendatu zuen eta Curtin 1945ean hil ondoren, Alderdi Laboristako buruzagi eta lehen ministro bihurtu zen. Hala ere, Ben Chifleyk laboristen buruzagitza irabazi zion eta lehen ministro berria bihurtu zen. Chifleyren kabinetean jarraitu zuen armadako ministro gisa. Forde astebetez bakarrik izan zen lehen ministro (1945eko uztailaren 6tik 13ra), herrialdearen historiako laburrena.