Joseph Lyons
Joseph Aloysius Lyons (Stanley, Tasmania, 1879ko irailaren 15a - Sydney, 1939ko apirilaren 7a) Australiako 10. lehen ministroa izan zen 1932tik 1939an hil zen arte.
Irlandar emigranteen familia batean jaio zen. Politikan hasi aurretik, irakasle lanetan aritu zen. Gaztetatik parte hartu zuen tokiko politikan, alderdi laboristako kide gisa. 1923tik 1928ra Tasmaniako lehen ministroa izan zen.
1929an dimisioa eman zuen Tasmaniako Parlamentuko kide gisa eta Parlamentu Federaleko kide hautatu zuten. Berehala, James Scullin lehen ministroak ministro izendatu zuen. 1931n beste kide batzuekin utzi zuen alderdi laborista eta Australia Batu Alderdia sortu zuten. Lyons oposizioko buru bihurtu zen.
1931ko hauteskundeak irabazi zituen eta 1934an eta 1937an berrautatu zuten. Bere gobernuak Australiaren susperraldia gainbegiratu zuen Depresio Handiaren ondoren eta kanpo-politika independentea egin zuen. Bigarren Mundu Gerra hastear zegoela ikusita, lasaitzeko eta berrarmatzeko politikari ekin zion.
1939ko apirilean hil zen, bihotzekoak jota.